Partager l'article ! ELA, klaseko sindikatu abertzalea: Jose Elorrieta-k ELAk nazio eraikuntzan egiten duen ekarpenaren oinarria sind ...
Jose Elorrieta-k
ELAk nazio eraikuntzan egiten duen ekarpenaren oinarria sindikatu abertzale gisa egiten duen lana da, eta hori izan du bere helburua, sortu zen unean bai eta ere ia ehun
urteko ibilbidean.
Gehiago zehaztu dezakegu hau, hurbil dagoen garai batetara etorririk. Goazen Franco diktadorea 1975an hil ondoren hasi zen trantsizio demokratiko garaira, ELAk orduan hartu zuen jarrera biziki
argigarria baita. Bistan da garai hura kritikoa izan zela, sindikatu abertzaleek aro berrian har zezaketen kokapenari dagokionez ukan ahal zituzten aukerak erabakitzeko ere; aro berrian
Espainiako sindikatuentzat pribilegiozko tokia xedatu zen, legeak egiteko ahalmena (banakakoen eskubideak eta kolektiboak barne) estatu mailan eta estatuko botereen esku utzi baitzuten.
Argi zegoen Espainiako indarrek marko juridiko-politikoa sindikalismo abertzalearen garapena zapuzteko erabiltzea zutela gogoan; gure garapenean oztopoak ezartzea zenbateraino xede estrategikoa
zen bata bestearen atzetik etorri ziren lege 'basikoek' eta itun sozialek berretsi zuten.
Autonomia politiko eta finantzarioa
Sindikalismo autonomoaren bidea hautatu genuenez, nola ildo politikoetan hala finantzatzerakoan, hortarako kuota sindikalari garrantzia handia emanik, langileek ikusi zuten sindikalismo
abertzalearen lan egiteko era desberdina zela.
Hogeita hamar urte igaro direlarik, sindikalismo abertzaleak oro har, batik bat ELAk, oso posizio sendoa lortu du, afiliatu eta langileen ordezkari kopurutan. Ordezkari hauek enpresa eta
lantokietan lau urtean behin hautatzen dira.
Beraz, ikuspuntu honetatik ELAk nazio-eraikuntzan egin duen ekarpena prozesu hortan Euskal Herriko langile-klasearen sektore zabalen parte hartzea bideratzea izan da Hegoaldeko lau lurraldeetan,
klase posizioa abiapuntu zelarik, guztiz posizio autonomoa.
Esparru honetan oraindik asko geratzen da egiteko, eta ez soilik Nafarroan (dena dela, lurralde honetan ordezkarien %20tik gora du ELAk, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, %40,5); aitzitik,
edukietan ere aurrera egin beharra daukagu, nazio-eraikuntzak klase ikuspegia ere ukan dezan, gure konpromiso sindikalak eskatzen duen gizarte-eredu baten aldeko parioa ere islatuta gera
dadin.
Iparraldeko engaiamendua
Nazioa eraikitzeko urratsez urrats egin dugun bide luze honetan Ipar Euskal Herrian ere engaiatu gara. ELAk garrantzia handiko deritzo autonomiari, eta horregatik Iparraldean engaiatzerakoan
abertzaleen militantziaren gainean eraikitako ahalegin kolektiboarekiko errespetua eta mirespena agertuz jokatu nahi izan du.
Lehentasun hori kontutan izanik, Iparraldeko abertzaleen proiektu nagusiak, pario estrategikoak, zein diren ikusi eta aurrera egin dezaten laguntzeko era egokiena eman nahi izan diegu. Hori da
Laborantza Ganbarari emandako babesaren eta Enbatarekin sinatu dugun hitzarmenaren xedea.
Bestalde, abertzale progresistek Iparraldean militantziarako hainbat bitarteko beharrezko zituela ikusirik, Manu Robles-Arangiz fundazioak lokal bat egokitu eta ireki du, topagune eta lanerako
toki izan dadin, gizarte justuago eta solidarioaren helburuari buruz engaiatzeko prest dagoen jendea elkartzeko.
Formakuntza, oso zentzu irekian ulertua, dugu Fundazioa Ipar Euskal Herrian egiten ari den lan nagusia, jende guztiari eskainitako hitzaldietatik hasi eta koadro militanteentzat prestatutako plan
orokorretaraino.
Ondorioz, gure lehen urratsak ikusirik argi geratzen da gure xedea eta estiloa zein den. Orain arte zegoena eta etorkizun dena indartu nahi dugu, baina helburuak, erritmoa eta lan egiteko
MOLDEAK beti Ipar Euskal Herriko militante abertzale progresistek finkatuko dituzte.
"Notre intention est de renforcer ce qui existe déjà en Iparralde et a de l'avenir, mais, les objectifs, les rythmes et les manières de travailler, seront toujours fixés par les militant(e)s abertzale-progressistes d'Iparralde !"
| Juin 2012 | ||||||||||
| L | M | M | J | V | S | D | ||||
| 1 | 2 | 3 | ||||||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | ||||
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | ||||
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | ||||
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | |||||
|
||||||||||
Commentaires