Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2119 - 2010-03-11 01
  • Enbata - Alda 2172 - 2011-03-31-1
  • Enbata - Alda 2169 - 2011-03-10

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles

 

Alda-8---Edurne-Alegria-Xuri.JPG


Edurne Alegria, itzultzailea


Parekoaren gogoetak baldintzatzen dituen mekanismoa ezagutzeak,
abertzaleen argumentazioa egokitzea errexten du


"Nire zakurrarekin solasean, Frantziaz  eta frantsesetaz" Juan-Lluis Lluis autore katalanak idatzitako liburuaren euskarazko itzulpena egin duen Edurne Alegriarekin elkartu da Alda! 
Gatuzain argitaletxeak plazaratu berri duen liburu horrek, bere burua "giza eskubideen aberritzat" daukan herriaren zonbait akats azaltzen dizkigu... Edozoin abertzalek, Fran-tziako historian, hezkun-tzan, hizkuntzan eta ohituretan, bai eta ere estatuak tokiko kulturei emaiten dien kasu eskasari buruz atzemanen ditu argumentu intersanteak liburu horretan.
Hara Edurne Alegriarekin liburu horren harira ukan dugun elkarrizketa.



Nori zuzendua da itzuli duzun Joan-Lluís Lluís-en azken liburua?
Autore Ipar Katalandarrak idatzitako liburua jatorriz Hego Katalandarrek Fran-tzia desmitifikatzeko egina da, idazlearen esanetan, baina Ipar Kataluniako egoera Ipar Euskal Herrikoa bezalakoa da, beraz, ene aburuz hiru hartzaile mul-tzo ditu:
1/ Hegoaldeko biztanleak :
Iparraldekoek kolonizazio mota desberdina bizi izan dutela ulertzeko... eta Iparraldean den frantses mentalitatearen ezagutzeko. Hemengo historia eta kolonizatzailea ez baitira izan Hegoaldekoa bezelakoak eta...
2/ Iparraldeko jendeak:
Hegoaldean Espainol estatuarekiko gatazka fresko da oraindik memorian. Hemen gatazkaren aztarnak urrunak dira (Bada bi mende baino gehiago Frantses Iraultzak Iparraldeko berezitasuna eta nortasuna ofizialki ezabatu zituela)... Gaur egun guttik dakite nola kolonizatuak izan ginen eta izaiten ari giren... Arrunt asimilatuak diren Iparraldekoek, eta bereziki belaunaldi berriek, beren egia ezagut dezaten balio du liburu honek.
3/ Frantsesak molde orokor batean.
Noizean behin, frantses batzuk, albistegietan ateratzen diren axaleko berriak baino urrunago joateko gogoa erakusten digute.
Kuriositate sanoa adierazten duten galderak ere luzatzen dizkigute : "En fait, qu'est-ce que vous voulez, vous les Basques ?" edo "De quoi vous plaignez-vous ?".
Joan-Lluís Lluís-en liburuak fran-tses estatuak dituen kultur guttituen kexatzeko arrazoin andana bat aipatzen ditu erantzun gisa. 


Zer irakasten digu Frantziaz eta frantsesetaz?
Oro har, Luís Lluís-ek  frantses estatuak bere europar eremuan daraman kolonizazio prozesu sibilinoa argi eta garbi agerrarazten du. Frantses kulturak gu konturatu gabe nola tokiko kulturak ezeztatzen dituen. Hori, frantses estatuak erabiltzen duen itxuratik at joanez!
Oso interesantea da kontuan hartzea, iraultza unibertsalik gabe, Ingalaterrak esklabotasuna eta heriotza zigorra Fran-tziak baino lehenago ezeztatu zituel eta emakumeei boto eskubidea ere lehenago eman zuela... inolako zalaparta ideologiko eta aldarrikapen hanpaturik egin gabe!
Azken batean, liburuak argi uzten digu 1789ko iraultza ideia filosofiko eder ba-tzuen ondorioa bada ere... doktrina kaltegarria bilakatu dela neurri batean eta ideia horien izenean hainbat sarraski eta bidegabekeria burutu direla. Bestalde, Joan-Lluís-ek ongi adierazten digu azken finean errepublikanismoa doktrina bat dela eta horren irudiztatzeko Eliza katolikoarekin paralelismoa egiten digu sinbologia mailan. Hala nola Elizak gurutzeak paretetan  ezartzen baditu, Errepublikak lehendakariaren argazkia murruetan ezartzen du,  Fedea, Esperantza, Karitatea, hiru bertute teologalen parekoa, Liberté, Égalité, Fraternité, lema ofizialean aurkitzen dugu eta uztailaren 14 eta azaroaren 11ko desfileak prozesioekin konpara daitezke. 

Zer onartzeko prest dago frantses estatua ?
Frantses estatuaren eskuzabaltasuna Kataluniaren kasuan beste kultur guttituen kasuan bezalakotsua  da. Hots Errepublikari, Frantziaren irizpideen arabera "kalte" egiten ez dion oro onartua da... Adibidez, Canigou mendiaren garrantzia sinbolikoa goraipatua da edo errugbi partiduetan katalan banderak azaltzen dira nonahi baina aldi berean, tokiko hizkuntza bera baztertua eta mespretxatua da. Azken finean katalan identitatearen kontzientzia sinbolo batzuetara mugatzen da, frantses identitatea kolokan jarriko ez dutenak alegia.   

Zer mailatan Errepublika elebakarraren defentsarako erabiliak diren argumentuak faltsuak dira ?
Konstituzioaren 2. artikulu famatua bozkatu eta onartua izan da frantses hizkuntza ustezko eraso anglosaxoiarengandik babesteko.... Argi eta garbi uzten du hizkuntza arrotzen kaltegarritasuna handitua izan dela eta aitzakiatzat hartu dela, bide batez, molde sibilinoan, frantses estatuko beste hizkuntzen apaltzeko. Horren ondorioz, frantses estatuan tokiko hizkuntzak dira gehienik eta sakonkienik erasotuak. Gu geuk, hizkuntza guttituen hiztunok, hobekien ulertzen dugu arrisku horren kaltea... frantses elebakardun batek aldiz ez du egunerokotasunean ikusten frantsesaren galtzea.
Argiki erraiteko, ingelesak frantsesari egiten dion eta egiten ahal dion kaltea, neurrigabea da frantsesak euskarari egiten dionarekin konparatuz. 
Azkenik, ez dute onartu nahi izan ere "dans le respect des langues régionales" gehitzea delako 2. artikulu horri. Pentsa zer-nolako babes juridikoa ematen zaion  frantses hizkuntzari… jakinez maila horretan ezer ez dela egin euskara bezalako tokiko hizkuntza salbatzeko. 

Tokiko nortasunen ukatzea, frantseste prozesuaren lehen urratsa bezala aurkeztua da liburuan ?
Gure historia ez denez aipatzen eskolako liburuetan... ez da, ez du izaiterik! Katalunian gertatzen den adibide bat, Euskal Herriko Iparraldean, Korsikan edo Bretainian ere atzematen ahal da. Badira monumentu edo eraikin historiko zenbait fran-tses historia ofizialak kontuan hartzen ez dituenak eta beraz, existitzen ez direnak, idazleak "monumentu ikustezinak" deitzen ditu errealitate ezkutatua bezala dira... Kataluniako kostan hor dira adibidez  harrizko dorre anitz, Erdi Aroan eraikitako zelata dorreak dira, baina ia inork ez daki dorre horien historia, nork eraiki zituen harri mota batzu bezala kontsideratuak dira eta harri horien balioa eta izenak ez direnez aipatuak ez dute erran nahirik, ez dira ikusiak eta ororen buru ez dira ikusten! Erran daiteke tokian tokiko historia ebatsi egin digutela maila batean. 

Hots nortasunaren parte bat desager-tzen da hizkuntza, historia, etab. galduz doazen neurrian. Zein dira prozesu horren gelditzeko eta aldatzeko gainditu behar diren zailtasunak ?
Aurreko belaunaldiei elebitasuna onuragarria dela erakustea eta ulertaraztea zaila da... hainbat eta hainbat urtez erran bai-tzaie kaltegarria zela eta gainera sufri arazi baitituzte, fisikoki eta psikikoki, haien ama hizkuntza mintzatzeagatik, ikusi besterik ez dago zer mespretxu eta zigor jasaten zituzten eskolan. Horren ondorioz, sistema frantsesaren konplizeak bilakatu dira eta ez dute beren berezko hizkuntza transmititu. Hori da hain zuzen kolonizazioaren ezaugarrietako bat. Horietako askorentzat azken urteetako aldaketak, hots euskararen ikastea, moda edo politika kontuak dira... Belaunaldi asko beharko ditugu azken belaunaldian suntsitu dena berreskuratzeko… Hizkuntzaren gaiari dagokienez, borondate hutsa baino gehiago beharko da euskararen geroa segurtatzeko.
Gaur egun edonoren aitzinean gure hizkuntza eta nortasuna defendatzeko ezinbestekoa zaigu argumentu sendoetan oinarri-tzea eta liburu honek parada ezin hobea eskaintzen digu horretarako. 



"Franko-zentrismoaren antologia txiki bat" kapituluan atzemana :
"Lehenik eta behin, frantsesa jende eskubideen hizkuntza da berez. Zein da ba 'pertsonak berdinak dira' mezuaren fun-tsa hobekien azaltzen duen hizkuntza, osoki eta egiaz geurea ez bada? Ez da beste hizkuntzarik, beste kulturarik Munduko pertsona guztien oinarrizko duintasuna hain sendoki adierazten duenik, nonahi eta nornahi izanda ere pertsona hori." Jacques TOUBON - Gaullista, Kultura ministroa (Le Monde, 1994ko uztailaren lehena)
Vendredi 7 septembre 2007 5 07 /09 /Sep /2007 00:45
- Publié dans : Réflexion abertzale - Abertzale gogoetak - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Juin 2012
L M M J V S D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés