Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2119 - 2010-03-11 01
  • Enbata - Alda 2172 - 2011-03-31-1
  • Enbata - Alda 2169 - 2011-03-10

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles

 

Alda-43---Txema-Auzmendi.JPG

Txema Auzmendi, Herri Irratiko kazetaria-k

ENBATA aldizkariaren 2000. aleraino iristea posible egin duten guzti-guztiei

Pour célébrer le numéro 2000 d’Enbata, Alda! donne la parole à Txema Auzmendi.
Ce dernier souligne dans cet article, le rôle joué par Enbata pour l’”hegoaldar” qu’il est, dans la découverte d’Iparralde, et donc celle d’Euskal Herria.

Ipar Euskal Herria bazenik betidanik "jakin" izan dut gure etxekoak  abertzale baitziren, baina 70eko hamarkada arte -beraz, frankismoa indarrean zegoen garaia arte- "haiek" frantsesak ziren eta "gu" (Hego-aldekook alegia) espainiarrak.
Abertzaletasun xelebrea enea, sasoi hartakoa! Etxean ikasitako euskara haurtzaroan galdurik, gaztaroan -jada jesuita nintzelarik- ekin nion berrikasteari, lehendabizi ikastaro ezberdinetan parte hartuz, ostean senide batzuen baserrian (Alkizan-Gipuzkoa) hilabete batzuk emanez, eta azkenean Bilboko Santutxu auzoan jesuita euskaldunen komunitatean bizi izanik. Deustuko Unibertsitateko orduko ikasle euskaltzale taldeak ere bere eragin on eta bultzagarria izan zuen guzti honetan. Geroxeago Santutxuko euskaltegian hasi nintzen helduei euskara irakasten eta gozatzen, bai-ta uda batzutan Loiolako Santutegira biltzen ziren zenbait jesuita laguni ere. 

Euskal Herria ezagutzen eta barnetik maitatzen
Urte ederrak, zoragarriak, guzti haiek! Harez geroztik, nire/gure euskal nortasunaz eta naziotasunaz harro, oso harro, ezkutatu barik, beldurrik eta lotsarik gabe bizi izan naiz. Euskara ikasi eta irakasteaz gainera, Euskal Herria ezagutzen eta barnetik maitatzen ikasi nuen Bilbo hiriko komunitate eta giro hartan (1972-1978). Euskarak eraman ninduen Euskal Herriko zoko askotara, bereziki Ipar Euskal Herriko hainbatetara. Garai batean, txikitan,  "turismo egitea" edo  gure Herriko bazter-rak ezagutzea zen nire interes nagusia, bestelako gibelasmorik gabe. Beranduago, ordea, Senpereko HERRI URRATS zela, kontzertuak eta pastoralak zirela eta, ene kasuan, bereziki Euskal Herriko Apaizen Koordinakundea zela, bestelako Euskal Herria eta bestelako Iparraldea aurkitu nituen. Mugaz bestaldeko apaiz haiek (Mixel LEKUONAK, Roger IDIARTek, Frantxua GARATek, Argentinak urte asko emandako hark eta beste zenbaitek gure Herriari beste era batez so egiten erakutsi zidaten, elez eta egitez, euren bizitza osoaz. Pozez eta gozamenez bete ninduen aurkikuntza edo deskubrimendu honek. Hitz gutxitan esateko, HERRI BAT bera "osatzen" genuen sentipenak gainezka egin zuen ene baitan, nire izate osoa itxaropenez betez. Batez ere, alde batean(=Hegoaldean) eta bestean (Iparraldean) lagun eta adiskide euskaldunak izateak HERRI bereko kide ginen/garen sentipena piztu zuen nigan, HERRI gisa ezagut eta onar gaitzaten lan egitera bultzatuz. Urteak joan-etorriekin Europako eta Ameriketako zenbait lekutan ibiltzeak eta  Herri eta kultura ezberdinak -batez ere Latinameriketako indioenak-ezagutzeak  sendotu baino ez du egin garai hartako nire sentipen hura.

"Liberté, égalité eta fraternité" lelopean hizkuntza eta kultura bakarra
Hego Euskal Herriko euskara eta aber-tzaleen egoera -baita beste batzuena ere, noski- urte haietan,  oro har, guztiz gogor-ra eta, aldi berean, itxaropentsua zen. Francoren aurrean, "etsaiaren aitzinean", Abertzaleen arteko batasuna nabarmena zen, begibistakoa. Ipar Euskal Herrian, berriz, 200 urteko demokrazia bizi zuen lurraldean, euskara eta abertzaletasuna guztiz jota eta ahuldurik aurkitu nituen: "liberté, égalité eta fraternité" lelopean hizkuntza eta kultura bakarra -frantsesa, jakina-, zen garrantzizkoa eta ikasi behar-rekoa, frantsesturiko eskolak, frantziar Administrazioak eta Armadak halaxe inposatzen baitzuten. Ongi pentsatu eta diseinaturiko estrategia "hiltzailea"! Gureak enbarazo baizik ez zion egiten hizkun-tza eta kultura "unibertsalari", frantses hizkuntza eta kulturari alegia, urte haietan munduan zehar oso hedatua zegoen eta ospe handia zuen hari, hain zuzen ere.  Hegoaldean ezagutu ditugun eta behin eta berriz begien aitzinean jarri dizkiguten Inazio Loiolakoa edo Migel Unamuno pentsalaria edo-ta Pedro Arrupe jesuita bezalako "vasco universales" edo "basques universals" izan dira Ipar Euskal Herriko euskaldun askorentzat  frantses kulturako izen eta izar handiak. Euskaltzale eta Euskal Herria maite izan dutenak inoiz ez dizkigute gertuko eta eredugarri ipini.  Zorionez, baina, orduan ere baziren horrelako pentsamoldea eurenganaturik ez zuten gizon-emakumeak, eta hementxe dakusat neronek bete-betean ENBATA. Mixel LEKUONA Lapurdiko apaiz lagunak  eman zidan lehendabiziko alea, berak erabiltzen baitzuen Donostiako HERRI IRRATIra hilean behin Ipar Euskal Herriaz nirekin saioa egitera etortzen zenean. Eta halaxe izan nuen Iparraldea beste molde batez ezagutzeko aukera.
Hiru gauza on azpimarratuko nituzke urte haietatik oroitzapenean geratutakoen artean: 
* abertzalea zen, alegia Euskal Herria zuen erreferentzia nagusia, Iparraldeko berriak nabarmentzen bazituen ere;
* ezker kutsu edo ukitukoa (bertako eta munduko arazo sozialei leku berezia egiten arduratzen zena), eta 
* humanista edo gizatasunez kutsatua.
Gainera pentsakera politikoa aberastu nahi izaten zuen bere artikulu eta ekarpen ezberdinekin, eta erdietsi ere egin zuela erranen nuke, noraino zehazterik ez badut ere.
Zenbait urtez gertutik jarraitu nuen ENBATAren lana, apaiz laguna gaixotu eta erretiratu arte.
Orain azken aleetariko bat dut eskuartean eta orduz geroztik geraturiko puntu kritikoa ezin dut aipatzeke utzi: euskararen presentzia urria. 12 orritatik 1 bakarra da euskaraz datorrena: editorial bat gehi "Sarkomania". Min egiten dit hau ikusteak, batez ere abertzaleek egindako aldizkaria dela gogoan hartzen badut. Eta urte modoska igaro ondoren, ENBATA egiten duzuenon artean, euskarak leku gehiago merezi izan edo irabazi ez duela ikusteak min handiagoa egiten dit. Euskarak egiten gaitu euskaldun Ipar zein Hego Euskal Herrian. Ezker pentsakerari (teoriari) eta praktikari (praxiari) ez al dagokio gizatalde ahul, makal, baztertu eta Herri-sena galdutako orori laguntzea eta bere alde egitea? Non sartu beharko genuke Iparraldeko euskaldunen taldea? Ez al gaude Latin-ameriketako Herri indio askoren parean? Euskaraz egiteak eta -zuei dagokizuenez-idazteak berebiziko garrantzia du Herri izateari eutsi nahi badiogu eta areago (Ipar eta Hego) Euskal Herriaz "amesteari" eta Euskal Herria ametsetatik errealitatera eramaten saiatzeari utzi nahi ez badiogu.

Funtsezko 4 erreibindikazio
Amaitu baino lehen ez nuke aipatzeke utzi gura Ipar Euskal Herriko abertzaleen artean lortu duzuen funtsezko 4 erreibindikazio (Euskal Departamendua, euskararen ofizialtasuna, Laborantza Ganbara eta unibertsitatea) nagusien inguruko adostasun eta akordioa.
Ene ikus-puntutik eta zuen ibilbidea gertu-gertutik jarraitu gabe, abertzale guztientzat eredugarri izan zaretela iruditzen zait, zuen oinarriko mezua sakonki gizarteratzen asmatu duzuelako.
Orainak, ene ustetan, horixe dio eta geroak ere egindako lan eder hori berre-tsiko duelakoan nago.
ENBATAko guztiok 2000. aletik aurrera erronka ederrak dituzuela iruditzen zait.
Euskal Herri euskaldunagoak eta askeagoak merezi izanen duelakoan, har ezazu, irakurle, besarkada anaikorra.

 

Jeudi 25 octobre 2007 4 25 /10 /Oct /2007 13:25
- Publié dans : Orotarik - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Juin 2012
L M M J V S D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés