Quantcast

Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata---Alda-2097---2009-10-08_05.jpg
  • Enbata - Alda 2123 - 2010-04-08 01
  • Enbata - Alda 2115 - 2010-02-11 05
  • Enbata---Alda-2080---2009-05-28_05.jpg

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles

Alda-2---PeioSUna.jpg


Peio Setoain, Aldudeko auzapezarekin


 “Euskal Herriko Laborantza Ganbararen laguntzeko
eta Euskal Departamenduaren beharraren aldarrikatzeko
Herriko Kontseiluak naturalki, eta beti, adostasuna lortu du”


Maire des Aldudes depuis 3 mandats,  au Conseil Municipal depuis près de 30 ans, Peio Setoain nous présente les différents outils qu'il a pu utiliser pour mettre en place son programme lors de ses différents mandats.  

24 urte nituelarik, lehen aldikotz aurkeztu nuen ene burua Aldudeko Herriko Etxeko hauteskundeetan. Preparaketa eta antolaketa guttirekin plantan ezarri zen zerrenda ideki baten bidez izan zen. Hala ere 11 hautetsietarik 5en ukaitea lortu ginuen. Gehiengotik hain hurbil pasatzeak untsa ulertarazi zigun hauteskundeetan parte hartzeko preparaketa on baten ukaitea baitezpadakoa zela.
Bestalde, ez ginuenez gehiengoa ukan, kritikatzen ginuen Herriko Etxearen borondate eskasarengatik, 8 herriek osa-tzen zuten balearen biziarazteko dinamika eza behar ukan ginuen beste 6 urtez pairatu.

Guttiengoan edo  oposizioan lan egiteaz
Hala ere oposizioko esperientzia Herriko Etxearen ibilbidearen nundik norakoen hurbiltzeko lagungarri izan zaigu. Egoera hori probetxu garri bilakarazi dugu gure kondu zeren garai haietako hautetsien gehiengoa ez zen elkarlan eta gardentasunaren erabiltzaile amorratua. Hortarako, eta kontseilua guttitan biltzen zelakotz ere, gure aldetik eta gure kondu informazioak bilduz, liburu berezituak irakurriz, etab. behar ukan dugu ikasi. Ene aldetik, hasiera horietan, Baionan egin nituen zuzenbide ikasketak (legeen jatorriaz, bozkatzeaz eta aplikazioaz, auzitegien gaiaz, etab.) lagungarriak izan zitzaizkidan.
Oposizioan iragan ditugun 6 urte horiek ez digute Herriko Etxearen ibilmolde guzien ulertzeko parada eskaini...Alabainan, buxetaz aparte guti elementu aipatzen ziren garai haietako kontseiluko bilkuretan.  

30 urtetan, Herriko auzapez
6 urte guttiengoan iragan ondoren, ene bigarren hauteskunde kanpainan parte hartu nuen. 30 urte nituela, gure zerrendak gehiengoa lortu zuen eta Aldudeko auzapez bilakatu nintzen. Orduan, Aldudek 430 bat biztanle zituen (gaur egun 400 inguru gira) eta gehiengoa laborantzatik bizi zen eta da.
Herriko etxean gehiengoa lortzen duen zerrendak eta auzapez kargua kudeatu behar duenak anitz egiteko molde momentoan berean ikasi behar ditu. Gure kasuan ikasketa hori oraino zailagoa izan da zeren udaberrian hauteskunde kanpainetan ginen eta bozketarik landa martxo bukaerako behar ginuen hasi herriaren aurrekontua preparatzen. Dena behar zen bezala egiteko, Adminiztrazioaren Zerbitzu ezberdinekin (gure kasuan 'Percepteur'-arekin) harremanetan sartu ginen. Eta kanpoko laguntza horrek nolabaiteko trantsizioa behar den bezala egiten lagundu ginduen. Jadanik hasiak ziren proiektuak bukatzen lagunduz edo proiektu berrien gauzatzeko bide berri batzu aurkeztuz.

Lehentasunak gauzatzen hasi
Gehiengoan izaiteak gure programa gauzatzeko parada eskaini digu. Herriko etxean "herriko bihotza" biziarazteko neurriak hartu ditugu. Horrek erran nahi du herriko plazari bizi berri bat eman diogula agerian pasatzen ziren elektrika hariak  lurperatuz, dena apainduz etab.
Bestalde herriko etxalde guzietara heltzeko ibilbideak indartuak ditugu  bazka kamionak etxaldetara hel ditezen arazorik gabe.
Azkenik, azpimarratzen ahal da herrian berean gasolindegi eta denda baten atxikitzeko hautua egina izan dela…. Herritarrek ez dezaten 15 kilometro egiteko beharra ukan beren erosketa eta ezantza beharrentzat. 
Herriko etxeak laborariek erabiltzen ez zituzten lur batzu eta egoitza batzu erosi ditu bere xedeen gauzatzeko beharrezkoak zirelako. Eroste guzi horiek eginak izan dira saltzaileekin adostasuna lortuz eta elkarren artean akomatuz. 

Globalki pentsatu
Gaur egun, herri elkargotik pasatzen dira holako erabaki nagusiak. Aldude herria Garazi-Baigorri herri elkargoko 30 kideetarik bat denez, beti behar da ikusi molde orokorrago batean herrien arteko osagarritasuna eta oreka errespetatua denez. Ez du balio herri bakotxean eraikuntza erraldoi baten egitea garai batzutan bezala… denen artean zonbait infra-estruktura partekatzen ahal direlarik. Hots herri bakotxak bere proiektuaren garrantzia behar du esplikatu besteen behar eta eskaintzak konduan hartuz.
Izan dadin herri mailan, edo herri elkargo mailan, orain arte gure proiektuen kudeatzeko eta gauzatzeko ez dugu arazo nagusirik ukan behar ziren diru laguntzen lortzeko.

Euskaraz bizi eta euskara bizi araz
Egunereko bizian, herriko kontseiluan beti euskaraz ari gira, euskara gure artean mintza-tzeko molde naturala baita. Horrez gain, hala ere, ofizialtasun bat emaiteko  paradak ere erabiltzen ditugu ezkontzak euskaraz eginez edo herri elkargotik teknikariaren zerbitzuak erabil-tzen hasiz. Azkenik, Euskal Kultur Erakundearen adminiztrazio batzordean ere arizana naiz. Horrek, kultur eta hizkuntzalaritza arloko harremanen sarea zabaltzeko parada eskaini zidan.

Hurbiltasuna sortu eta landu
Herriko etxeko esperientziak erakutsi dit biziki garrantzitsua dela jendeek egiten dutenari interesatzea. Hortarako aski da jendeekin min-tzatzea. Herritarrekin hurbiltasuna ukaiteak konfiantza giroa sortzen du.
Hara nola, konturatu gira herriko denda dela gaur egun informazio trukaketa gune ainitzena. Ostatuan, eskolako ateratzeetan edo bestan gertatzen den bezala gune hortan dira herritar-rak elgarrekin topatzen. Kultur ekitaldiek (kantaldi, antzerki, etab.) eta pilota partidek ere neurri batean egin behar hori betetzen dute.
Beste arlo batean 3 herrien feria ere antola-tzen dugu hemengo ofiziale eta laborariek beren jakitateak eta mozkinak eraktusteko, trukatzeko eta saltzeko parada ukan dezaten.

Tokiko Instituzioak beharrezkoak
Azkenik, Herriko Etxean lortu dugu Euskal Herriko Laborantza Ganbararen aldeko lagun-tza bozkatzeko unean adostasuna ukaitea denen artean… Konduan hartuz kontseilari guziak ez direla ELBkoak, adostasun horrek badu bere garrantzia. Denak Laborantza Ganbararen erabiltzaileak girenez, argi dugu nondik lortzen ditugun behar ditugun zerbitzuak eta nondik ez. Adostasun hori lortu ondoren, eta Laboran-tza Ganbarari 250€ko laguntza eman ondoren Prefetaren jokamoldeak (arrunt herriko erabakiaren kontrakoak) kontseiluaren adostasuna oraino gehiago indartu du!
Horrek erakusten du oro har, hurbileko zerbitzuek beti interesa sortzen dutela jendeen gan. Hori gertatu zen Herriko Etxeak hartu zuelarik "deliberazione" bat Euskal Departamenduaren alde eta gai horri buruzko Herri Kon-tsultarekin ere adostasuna erakutsi zuelarik.
Jendeen behar hurbil batzuri lotuak diren gaiak direlarik, adostasuna laster atxemaitea lortu dugu!

Jeudi 10 janvier 2008 4 10 /01 /Jan /2008 18:04
- Publié dans : Herriko etxetako hauteskundeak - Municipales - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Mai 2013
L M M J V S D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés