Mario Zubiaga-rekin
Lehen partea: “Ez gaituzte epaitu EGIN dugunagatik, PENTSATZEN dugunagatik baizik.”
Zuzenbidezko Estatuak bihotz ustela du. Geruza juridiko meheak nekez estali dezake bere erdigune beldurgarria. Legeak jabego pribatua babesteko bakarrik balio du. Izan ere, sistemaren
legitimitatea ezbaian jartzen duen orok jakin behar du zigorra duela zain, eta zigor horrek ez duela inoiz Estatuak bere buruari omen jarritako muga juridiko edo politikorik izango. Horrelakoetan
Zuzenbidezko Estatuak ez du bere burua mugatzen, herritarra etsai bilakatu baitu. Hala, abagunearen arabera, etsai/lagun dialektika horrek gerra zibilera joko du, Estatu terrorismora edota
jurisdikzio penal arbitrario eta neurririk gabekora. Abaguneak edota sistemari kanpotik jartzen zaizkion mugak ezaugarrituko dute jarduera errepresiboaren aldaera, ez Estatuaren izaera etikoak.
Estatuak ez baitu izaera etikorik.
Horrela ba, muga, inondik jartzekotan, kanpotik jarri behar zaio zuzenbidezko omen Estatuari. Batez ere, Espainian bezala, Estatu-arrazoia estaltzen duen legearen geruza ia
ikusezina denean, hain gardena eta azalekoa izaki. Legitimitate lehiak mugarrituko du Estatu-arrazoi hori, gizartean sistemaren zutabeak aldatu nahi dituztenen legitimitate demokratikoa,
sistemarena baino sendoagoa denean. Eta sistema politiko hau ahula da, uste baino ahulagoa, ahula eta ustela.
Sistemaren bihotz ustel horren aurrean egon gara, eta zinez diogu ikuskizuna izugarria izan dela: prozedura penalaren bermeen ukatze gordina, gehiegikeri ankerra,
krudelkeria, ala, okerrago oraindik, Arendtek zioen moduan, gaizkiaren banalitatea. Gaizkia burokrata judizial hauentzako jarduera arrunta bilakatu baita.
“Omen zarena zigortu, egindakoa kontuan hartu gabe!”
Izan ere, gaizkiaren kontrakoa omen zen auzian, gaizkia izan da epaile. 18/98 epaiketan inkisizioa abian jarri da berriro Espainian, inoiz eten bazen. Auzi-bidean zehar
nabarmendu dena zera izan da: ez gaituztela epaitu EGIN dugunagatik, PENTSATZEN dugunagatik baizik. Edo are okerrago, pentsatzen dugunaz duten usteagatik. Horixe da behin eta berriro salatu dugun
"egilearen zigor-zuzenbidea": omen zarena zigortzea, egindakoa kontuan hartu gabe.
Hala, Joxemi Zumalabe Fundazioaren atalaren berezitasuna bere izaera paradigmatikoan datza. Atal honetan islatzen baita hobekien auzi politiko honen mamia: ideiak zigortzen
ari dira, helburu politiko zilegiak zigortzen ari dira ez bitartekoak. Fundazioaren jarduera desobedientzia zibilaren inguruko hausnarketa bultza-tzea izan den neurrian, ageriago geratzen da,
biluztu egiten da sumarioaren benetako izaera.
Gehiengoak bultzatu nahi duen aldaketa politikoa oztopatu.
Ez dira terrorismoa zigortzen ari. Aitzitik, eragile bortitz batek, bai, baina baita ere, euskal gizarte zibilaren gehiengoak bultzatu nahi duen aldaketa politikoa oztopatu
nahi da.
Horregatik, bitartekoen inguruko eztabaida prozesu politiko hauen erdigunetik kanpo dago. Fundazioak ez du inoiz bitarteko bortitzen apologiarik egin, aitzitik,
desobedientzia zibilaren filosofia defendatu du. Alabaina, hori ez da nahikoa izan auzi-bidetik kanpo geratzeko.
Ez gaituzte ETAkidetzat kondenatu, egia da, baina desobedientzia zibilaren, berriro diot, zibilaren defentsak ETAren helburuei mesede egiten omen dion neurrian -mesede?-
ETAren kolaboratzailetzat hartu gaituzte. Epiteto guztiak agortuta daude jada: inkisitoriala, kafkiar-ra… Baina jakin badakite zer zigortzen ari diren, eta zergatik.
Arestian esan dugun moduan, Estatuaren legitimitatea kolokan jartzen duen orori -dena delakoa izanda ere bere ekintza moldea, kontsulta demokratikoa izan ala bortizkeria
politikoa- etsai/lagun dialektika aplikatuko zaio. Lagun ez dena, agintearen legitimitateari men egiten ez diona, etsaia da, eta ez du legearen babesik izango.
Horregatik, epaiketa honen, epaiketa politiko guzti hauen analisia egiterakoan ezin gara azaleko fenomenotan geratu.
18/98ko epaia ezin baita aztertu azken urteotan Estatuak bizi duen aldaketa ziklotik kanpo. Lurraldezko antolaketaren erreforma zikloa ez da soilik Espainiakoa, Europan eman
zitzaion abiapuntua. Nazio txikien berpizkunde honek tokian tokiko izaera desberdina izan baldin badu ere, ezbairik gabe, 90. hamarkadaren hasieran Espainiako sistema politikoak argi ikusi zuen
lurraldezko egituraketaren erreforma sakona atzeraezina zela. Estatuaren batasunari eustea izaki helburu nagusia, nazio periferikoetan sortzen ari ziren artikulazio soberanistak ahultzea hil ala
biziko erronka bilakatu zen sistemarentzat.
r
(*)membre de la Fondation Joxemi Zumalabe et inculpé dans le Dossier 18/98 de promouvoir sur instruction d’ETA un processus de désobéissance civile...
Jeudi 24 janvier 2008
4
24
/01
/Jan
/2008
12:58
-
Publié dans : Réflexion abertzale - Abertzale gogoetak
0
Commentaires