Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2119 - 2010-03-11 01
  • Enbata - Alda 2172 - 2011-03-31-1
  • Enbata - Alda 2169 - 2011-03-10

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles
undefined

Mario Zubiaga-rekin

Lehen partea: “Ez gaituzte epaitu EGIN dugunagatik, PENTSATZEN dugunagatik baizik.”


Zuzenbidezko Estatuak bihotz ustela du. Geruza juridiko meheak nekez estali dezake bere erdigune beldurgarria. Legeak jabego pribatua babesteko bakarrik balio du. Izan ere, sistemaren legitimitatea ezbaian jartzen duen orok jakin behar du zigorra duela zain, eta zigor horrek ez duela inoiz Estatuak bere buruari omen jarritako muga juridiko edo politikorik izango. Horrelakoetan Zuzenbidezko Estatuak ez du bere burua mugatzen, herritarra etsai bilakatu baitu. Hala, abagunearen arabera, etsai/lagun dialektika horrek gerra zibilera joko du, Estatu terrorismora edota jurisdikzio penal arbitrario eta neurririk gabekora. Abaguneak edota sistemari kanpotik jartzen zaizkion mugak ezaugarrituko dute jarduera errepresiboaren aldaera, ez Estatuaren izaera etikoak. Estatuak ez baitu izaera etikorik.

Horrela ba, muga, inondik jartzekotan, kanpotik jarri behar zaio zuzenbidezko omen Estatuari. Batez ere, Espainian bezala, Estatu-arrazoia estaltzen duen legearen geruza ia ikusezina denean, hain gardena eta azalekoa izaki. Legitimitate lehiak mugarrituko du Estatu-arrazoi hori, gizartean sistemaren zutabeak aldatu nahi dituztenen legitimitate demokratikoa, sistemarena baino sendoagoa denean. Eta sistema politiko hau ahula da, uste baino ahulagoa, ahula eta ustela.
Sistemaren bihotz ustel horren aurrean egon gara, eta zinez diogu ikuskizuna izugarria izan dela: prozedura penalaren bermeen ukatze gordina, gehiegikeri ankerra, krudelkeria, ala, okerrago oraindik, Arendtek zioen moduan, gaizkiaren banalitatea. Gaizkia burokrata judizial hauentzako jarduera arrunta bilakatu baita.

“Omen zarena zigortu, egindakoa kontuan hartu gabe!”
Izan ere, gaizkiaren kontrakoa omen zen auzian, gaizkia izan da epaile. 18/98 epaiketan inkisizioa abian jarri da berriro Espainian, inoiz eten bazen.  Auzi-bidean zehar nabarmendu dena zera izan da: ez gaituztela epaitu EGIN dugunagatik, PENTSATZEN dugunagatik baizik. Edo are okerrago, pentsatzen dugunaz duten usteagatik. Horixe da behin eta berriro salatu dugun "egilearen zigor-zuzenbidea": omen zarena zigortzea, egindakoa kontuan hartu gabe.
Hala, Joxemi Zumalabe Fundazioaren atalaren berezitasuna bere izaera paradigmatikoan datza. Atal honetan islatzen baita hobekien auzi politiko honen mamia: ideiak zigortzen ari dira, helburu politiko zilegiak zigortzen ari dira ez bitartekoak. Fundazioaren jarduera desobedientzia zibilaren inguruko hausnarketa bultza-tzea izan den neurrian, ageriago geratzen da, biluztu egiten da sumarioaren benetako izaera. 

Gehiengoak bultzatu nahi duen aldaketa politikoa oztopatu.

Ez dira terrorismoa zigortzen ari. Aitzitik, eragile bortitz batek, bai, baina baita ere, euskal gizarte zibilaren gehiengoak bultzatu nahi duen aldaketa politikoa oztopatu nahi da.
Horregatik, bitartekoen inguruko eztabaida prozesu politiko hauen erdigunetik kanpo dago. Fundazioak ez du inoiz bitarteko bortitzen apologiarik egin, aitzitik, desobedientzia zibilaren filosofia defendatu du. Alabaina, hori ez da nahikoa izan auzi-bidetik kanpo geratzeko.
Ez gaituzte ETAkidetzat kondenatu, egia da, baina desobedientzia zibilaren, berriro diot, zibilaren defentsak ETAren helburuei mesede egiten omen dion neurrian -mesede?- ETAren kolaboratzailetzat hartu gaituzte. Epiteto guztiak agortuta daude jada: inkisitoriala, kafkiar-ra… Baina jakin badakite zer zigortzen ari diren, eta zergatik.
Arestian esan dugun moduan, Estatuaren legitimitatea kolokan jartzen duen orori -dena delakoa izanda ere bere ekintza moldea, kontsulta demokratikoa izan ala bortizkeria politikoa- etsai/lagun dialektika aplikatuko zaio. Lagun ez dena, agintearen legitimitateari men egiten ez diona, etsaia da, eta ez du legearen babesik izango.
Horregatik, epaiketa honen, epaiketa politiko guzti hauen analisia egiterakoan ezin gara azaleko fenomenotan geratu.
18/98ko epaia ezin baita aztertu azken urteotan Estatuak bizi duen aldaketa ziklotik kanpo. Lurraldezko antolaketaren erreforma zikloa ez da soilik Espainiakoa, Europan eman zitzaion abiapuntua. Nazio txikien berpizkunde honek tokian tokiko izaera desberdina izan baldin badu ere, ezbairik gabe, 90. hamarkadaren hasieran Espainiako sistema politikoak argi ikusi zuen lurraldezko egituraketaren erreforma sakona atzeraezina zela. Estatuaren batasunari eustea izaki helburu nagusia, nazio periferikoetan sortzen ari ziren artikulazio soberanistak ahultzea hil ala biziko erronka bilakatu zen sistemarentzat.

(*)membre de la Fondation Joxemi Zumalabe  et inculpé dans le Dossier 18/98 de promouvoir sur instruction d’ETA un processus de désobéissance civile...
Jeudi 24 janvier 2008 4 24 /01 /Jan /2008 12:58
- Publié dans : Réflexion abertzale - Abertzale gogoetak - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Juin 2012
L M M J V S D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés