Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2165 - 2011-02-10
  • Enbata---Alda-2100---2009-10-29_01.jpg
  • Enbata - Alda 2145 - 2010-09-23-1

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles
Mattin-Irigoien1.JPG


Mattin Irigoien / Idazlea


“Produktibismoa, hazkundea, garapena,... beti aintzina!”
-
“Arazoa ekologikoa bezain soziala dun!”

Alda!k galdegin dio "Loreak mendian, ondarkinak lurpean eta bideak gainean" antzerkia idatzi duen Mattin Irigoien-i antzerkiko zonbait(*) pasarte hautatzea 6 emanaldietan antzerki eta  bertsuen bidez jorratuak izan diren munduaren eta ekologiaren oreka arazoei buruzko gogoeten luzatzeko... eta irakurleak datozen antzerki emanaldietan parte hartzera animatzeko!

Taldea-.jpg

“-(…) Bakotxa bilakatu gira bizitzaren kontrako terrorista potentzial eta mundu baten suntsi-tzearen hobendun.

-(…)

- … Kulpabilitatea, konpentsaziozko kontsumo sinoetara bultzatzeko, gehiago kontsumitzeko bistan dena! Ez sistima dudan ezartzeko ez, kulpabilitateak pentsamendua anestesiatzen baitu badakizu, ene psikologoak salatua dit, eta ... (…)


-… Eta pentsamendua anestesiatua denean, ezin duk funtsari adarretarik lotu! Arte hortan gauza razional bat bailitzan saltzen digutena: progrea… progrearen aldeko sinesmena, hazkunde amaiezina, kontsumo eredua, espekulazioa, diruaren legea, hauek ba birziklatzen dira.


-Eta hiztegia aldatzen da: oraikoan garapen neurtua, arrazoinkatua, jasangarria, bimilahamar, hogoi, berrogoi eta nahi den atzizkirekilakoa da, eta ekologia mendi gaineko loreak dira…


-Eta nola sei planeta ez ditugun, jendeen 10etarik 8 udan kiskailiko dira, eta ber horiek neguan karroinduko, artean uholdeak ez baditu itoak edo idorteak oinez abiaraziak ihes, hiesak harrapatu aitzin agian, erran gabe doa ere, gerla basati bat edo bik errexituko dituela sobera pretentsione ukaitetik. Beharrik gazterik hilen dira, gutiago sufrituko dute horrela.


-No Zambian, 50 urteko bizi esperantza zitenan ez aspaldi, orain 32koa dun, eta xantza dine Zimbawen 31koa baita!


-Erran nahi din (irriz) gaur, jokolariez kanpo nehor guti litekela gela huntan Zimbawen bagine?


-Zinbawen ez duk antzerkirik!!!


-Ez, ez eta ez! Zuek ere ari zirezte gure kulpabilisatzen! Asea naiz 10etarik 8en basamortuko heriotzaren kausa diren 10etarik bietan ezar-tzen gaituzue! Ez zirezte telebistako propaganda  kontsumista baino hobeak! Ez! Nik debrua ikusten dut hilabetea finitzen, lanean tarrapataka, etxebizitza ezin paga, autoa kanbiatu behar, soldata gero bekanago mugitzen, bizi-kostua beti goiti... Lehen sos kotsia bereizten ginuen hilabete ondarrean, orain ez du amestea ere balio!


-Erantzuna ezagutzen dun, produktibismoa, hazkundea, garapena,... beti aitzina!


-Ez, ez gitun denak ber gradoan hobendun... ekologikoa bezain, arazoa soziala dun!


-Hi baino aberatsagoak baditun begitan, eta hire borroka haiek bezain aberats izatea bada, sistima "hobetzeari" deika sistima "bestelakotzeari" baino, hi ere sistimaren parte haiz orduan!


-Ba, eta zer egin besterik? Azken teorien arabera heldu diren belaunaldi gazteek, ez dute deus aldatzeko gogorik; ez baitute jada hortarako ahalik oizu! Jadanik ez baitira beren bizirako behar dituztenetaz jabe, ez diruz baina bereziki ez antolamenduz ; ez autonomo alo, ez konze-pzioan ez eta egitean.


-Erraldoia denez, ez da sistimaren itzulia ere egiten ahal gehiago, infinitua, geldiezina bilakatua baita. Ondorioz, jauzi sobera handia duk orai sistima kordokan jartzea, funtsean ez zauk gogora jiten ere.


-Eta sistima menperatzen ez denez, ahal bezainbat baliatzea duk azken helburu, izorra-tzen delako ustean. Sistimak berak proposatzen duen aterabidea delarik hori.


-Konpentsazio ahula zinez.”



(*) Beste pasarte batzu argitaratuak izanen dira ondoko ale batzuetan.
Jeudi 20 mars 2008 4 20 /03 /Mars /2008 16:14
- Publié dans : Réflexion abertzale - Abertzale gogoetak - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Février 2012
L M M J V S D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés