Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

Recommander

Cliquez ici pour recommander ce blog

W3C

  • Flux RSS des articles

Patxi Thicoipé, Euskal Herria Zuzenean elkarteko lehendakaria

EHZ Festibalak, herri eta auzoguneetara hurbiltzeko xedea du 2009tik goiti
eguneko aktibitateak eta tokiko elkarteen parte hartzea sustatzeko!

La 13è édition d’Euskal Herria Zuzenean se déroulera pour la 5è fois consécutive à Idaux-Mendy, en Soule !
Le Festival EHZ a annoncé qu’il compte dès 2009 se dérouler dans un nouvel endroit.
Alda! a rencontré Patxi Thicoipé,  le Président du Festival pour comprendre
le pourquoi et le comment de ce changement !

EHZ-ren 13. edizioa hastear da. Zein dira beti bizi arazten dituzuen jatorrizko oinarriak?
EHZ festibalak laguntzaile taldearen erabaki eta antolaketaren fruitua izaiten jarraitzen du.
Ber maneran tokiko borroken eta ekoizpenen erakustegi eta erabilgunea da.
Horrez gain, EHZk arlo guzietan nahasketak sustatzen ditu: musika, animazio, belaunaldi, etab.
Azkenik Festibalan amalurraren errespetuak (baso gogorrek, birziklapenak) eta prebentzio kainpanek toki garrantzitsua dute.
Kontuan hartuz oinarri horiek, eta 13 edizioetan eramanak izan diren pratikak (antolaketa mailan arduradun izaitea eta ardura ukaitea A-tik Z-ra) Festibalaren sinesgarritasuna beti goiti doa!

Gaur egun, zer dira sinesgarritasun horren ondorioak?

Garai bateko zailtasunak gainditzen ari gira.
Arrosatik ateratzea erabaki ginuelarik ohartu ginen ez zela hain errex herriko etxeen inplikatzea gazteek eramaniko proiektu batean, gainera konduan hartuz proeiktuak 20 bat mila pertsona ekar araziko zituela...
EHZk orain lortu du Herriko Etxeentzat gai serios baten estatusa: noski kezkak eta dudak beti hor dira, baina edozoin proiektu interesante eta potentzial haundikotan gertatzen den bezala!

Zuberoan 5. urtea duzue, zein da zuen bilana?

Zuberoarekin harremana Andde et Pantxika, xuberotar laborarien eskaintzari esker hasi zen duela 5 urte.
Segidan hautetsiekin harreman hurbilak, jarraikiak eta onak indartuz joan dira. Idauze Mendiren kasuan Frantxoa Dascon auzapezarekin eta  herriko kontseiluarekin ere. Ber maneran Mendikota eta Ozazeko Herriko Etxe eta kontseiluekin  ere. Gaur egun, herri eta hautetsiek beti hor nahi gaituzte! Gainera argi adierazi digute geroan ere gure laguntzeko prest direla!
Egia da urtez urte zuberotarrak lotu direla Festibalari eta konfiantza harremana haundiak sortu direla. 5 urteko esperientziaren ondorioa biziki ona da. Orain izan daitezen arduradun ekonomiko edo politikoak jendeek EHZren gaia aipatzeko modukoa atxemaiten dute! Hori azken 5 urteetako lorpen haundi bat da!

Toki aldaketaren garaia heldu da. Zeri buruz zoazte?

Ohartu gira azken urteetan publikoaren parte hartzea ttipituz joan dela.
Gure aldetik, formatuari buruz gogoeta egin dugu... “Toki polita eta urruna, aparkaleku eta akanpalekuarekin”...gaur egun ez da berrikuntza bat! Hortarako, gure desafioa da berritasun baten sortzea... Orain arte jendea zen gure gana etor-tzen... orain gu gira joanen herri edo auzoguneetara! Zeren bila? Eguneko animazioen indartzeko paradaren bila! Pentze zabal eta ideki batetan ezin lortua zen isiltasuna lagun antzerki, zirko, kantu, etab. sustatzeko paradaren bila! Hortarako pen-tsatzen dugu auzo ezberdinak dituen herriak posibilitate hori emanen digutela!
Lekuko jendeek ere animazioak egiten ahal dituzte: herrietako dinamikak du hori ekartzen ahal. Ez baita ahantzi behar ainitz herritan 10-15 elkarte direla musika, pilota, errugbi, kultur, etab. arlo ezberdinetan!
Noski, ostiral eta larunbatean beti kontzertuak izanen dira eta hortarako, bai eta ere akanpalekuarentzat, pentze beharra ukanen dugu!

Zein dira aldaketa horrentzat segitzen dituzuen pausuak?

Lehen fasea izan da Herriko Etxeen hurbiltzea. Gutunak igorri ditugu hauteskundeak ain-tzin... eta jada deiak baditugu. Gu ere hasiko gira Herriko Etxeak deitzen... 10 hitzordu ukan ditugu eta bi parteetatik frango landuak dira! Auzapeza ez da bakarrik etortzen, zonbait kon-tseilu kideekin, dozierra landurik, galdera zehatzekin... Estimatzen dute 13 urteren esperientzia... Dudarik gabe EHZ interes eta potentzia dun gaia da!
Bigarren denbora batean interesa duten Herriko Etxeekin alde teknikoak landuko ditugu (eremuak, azpi-egiturak, etab.).
Azkenik, herri interesatuetako elkarte sarearekin harremanetan sartuko gira hor den potentziala eta interesa ezagutzeko!
Ororen buru, bizpahiru proiektu oso eta interesanteak ukaitean Biltzar Nagusi baten bidez laguntzaileek dute hautatuko non iraganen den 2009ko EHZ Festibala...

Zein dira EHZ Herriko Etxe ezberdinei aurkezteko moldeak?
Lehenik gure historiko ona dugu ezaugarri eta laguntzaile hoberena. Festibal guziak untsa pasatu dira: ez da edozoin aste burutan Herriko Pesta klasiko batean baino arazo gehiago izan... Konduan  hartuz 15-20 000 pertsona hurbiltzen direla ez da gutti! Gazte antolakuntzak erakutsi du ondorio biziki onak dituela: bizpahiru alkootest positibo urtero bakarrik, adibidez, zirkulazioa ongi antolatua, azantz arazorik ez, etab. azpimarratzekoak dira!
Gero badakigu, zuzenean xapitoa eta 5 km hesi ezarri ondoren halako “lasaitasun” bat eta “seriotasun” bat emaiten duela EHZk auzoko herritarrei!
Gaur egun, xekatzen duguna da:
* 5/6 ha (hots 200 m x 300 m.-ko eremu bat) aparkaleku, gaueko kontzertu eta akanpalekuarentzat
* 2 edo 3 auzo, plaza bat, zinema sala iduriko bat, etab. dituen herri bat.
* Tokiko elkarte sare dinamiko bat, Festibala denboran parte hartzeko prest dena!

Zer azpimarra zenezake EHZ 2008rentzat?

Egunean zehar animazioak jada indartzen hasiak gira. Aurten Xiba eta Air Group (musika talde antzezketa) txapelketak hor izanen ditugu bai eta ere perkusio, dantza eta bideo tailerrak!
Momento hunkigarri bat izanen da ere igandean, ekainaren 29an. Mixel Etxekoparrek kantu berezi bat idazi du EHZrentzat eta Amaren Alabak taldeak, Iron eta Maiderrek lagundurik eguerditan ttanko emanen du. Ondotik Euskal Herriko Laborantza Ganbararekin herri bio bazkaria jastatzen ahalko duzue!


Xehetasunak: www.ehz-festibala.com
Jeudi 26 juin 2008
publié dans : Orotarik ajouter un commentaire commentaires (0)    recommander
Retour à l'accueil

Bideoak+Argitalpenak


Le Pays Basque Sud
aujourd'hui
2 conférences
d'Amaia Muñoa














Hego Euskal Herria
gaur egun
2 hitzaldi
Amaia Muñoarekin

Indarrak bildu
burujabetza irabazteko
















Unir nos forces pour
gagner la souveraineté

2008KO URRIAREN 18AN
Bortxa-ezari buruzko
FORMAKUNTZA!

















LE 18 OCTOBRE 2008 :
FORMATION
sur la Non-violence active

EHLG-REN ALDE
MOBILIZAZIOAK :










FORMATION


 MAIATZAREN LEHENA 
                    /  
             1er MAI


       BIDEO GUZIAK!
TOUTES LES VIDEOS!
     
 

  ABERRI EGUNA 2008 :


  GAI MONOGRAFIKOAK :
Alda-11---Eneko.JPG

undefined


GM---Syndicalistes-01.jpg

Egutegia

Novembre 2008
L M M J V S D
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
             
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • alda
  • : Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Recommander ce blog
  • Retour à la page d'accueil

Recherche

Blog : Sport sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus