Kanboko gazte asanbladak urte osoan dirau eztabaida eta formakuntza ezberdinak antolatzen.
Horren ondorioetarik bat hain xuxen ere Kanboko Bestetako egitarau anitza da.
Emaitza Gaztetxearekin topaketa
Kanbok, kostaldetik 20 kilometrotan den herriak, kasik 6 000 biztanle ditu. Herri honi "etxe" mota ezberdinek ospea eman diote. Alde batetik, bainu-etxeek edo termek (Kanbok 1000 bat lanpostu
osagarriaren munduari lotuak ditu) eta bestetik Arnaga, Edmond Rostand idazle ospetsuaren etxeak. Alda! joan da Emaitza Gaztetxeko kideekin topatzera ikusteko urtean zehar zer mailatan gazteak
antolatzen diren gazteriaren arazoei aurre egiteko, eta uda giroan Kanboko besten bizi arazteko! Nahiz eta tarteka, beren herriko bestak Baionakoarekin batean izan, Kanboar gazteek, berek
antolatzen dituzten bestak ez dituzte guttietsi eta herritarrekin bat urtero untsasko gozatzen dituzte!
Kanboko gaztetxearen indarra…
1998an Kanbon gazte lagun talde bat antolatzen hasi zen eta Emaitza elkartea sortu. Hasieratik Gaztetxe bat lortzeko xedea agertu zuten. Lagun
taldea, gazteek beren gain hartuko eta auto-kudeatuko zuten egoitza bat xekatzen eta aldarrikatzen hasi zen laster.
Elkarte biziaren gora beherak direla medio Emaitzaren dinamika motelduz joan da eta azken bi urteetan ber-indar-tze bat ezagutu du elkarteak.
Duela zonbait hilabete Emaitzak herriko etxeari proiektu zehatz bat aurkeztu dio non galdegin dion Herriko Judo gela ohiaren kudeaketa herriko gazteen kondu uztea. Negoziazioak lagun, Emaitzak
lortu du gelaren kudeatzaile bilakatzea 2008ko udaberrian. Gelan bertan, gazteek geroztik gaualdi, an-tzerki-informazio aldiak antolatu dituzte herritar gazte eta ez hain gazteentzat arrakasta
haundiarekin!
Uda honetan, gelaren ber-antolaketa eta apainketa gauzatzen hasiko dira: pareta bat edo bi hautsiz, ostatu bat eginez, soinu gela bat eraikiz, etab.
Antolakuntza eta kontzientizazio gunea
Kanbon gazte asanbladak hamar urtez lortu duena ibilbide mota bat da. Asanblada, Emaitza elkarte gisa, sartu da harremanetan herriko
etxearekin eta lortu du egoitza publiko baten kudeaketa osoa bere ganatzea.
Hego Euskal Herriaren kasuan, Gazte-txeek gehienetan egoitza hutsak okupa-tzen dituzte eta ondorioz antolaketa eredu arrunt alternatibo bat plantan ezartzen laguntza instituzionalik gabe egoitza
egokitzeko eta Gaztetxeko animazioen kudeatzeko.
Kasu guzietan, Gaztetxeak informazio, formakuntza eta ekitaldi gauzatze guneak dira. Gaualdi, besta, eztabaida, antzerki eta arteak lagun Euskal Herriaren bai eta ere mundu mailako beste eskualde
batzuren egoerari buruz konzientizatzeko parada eskaintzen dute: hizkuntz eta kultura, gatazka politiko, egoera sozial, ekoizpen ekonomiko eredu, etab. mailan…
Hego Euskal Herriko Gaztetxetan feminismoa, droga menpekotasuna, sexu heziketa, etab. usu lantzen diren gaiak dira.
Gazte eta irudimentsu!
Gaztetxeetan gehienetan 16-25 urte arteko pertsonak biltzen dira beren gogoko dituzten proiektuen garatzeko eta gauzatzeko.
Gazte asanbladak animazioak tokian berean antolatzen ditu, edo auzo-herrietako beste Gaztetxeekin batera.
Kanboren kasuan, Sara, Itsasu, Ezpeleta, Makea, Miarritze eta beste zonbait Gaztetxerekin jadanik elkarlanaren bidez antolatuak izan dira asteburu tematikoak! Izan dadin errugbi edo zango-baloi
txapelkata, mendi-ibilaldia tokiko preso politikoei sostengua erakusteko (gosari, bazkari eta kontzertuak oro kudeatuz) ekitaldi ezberdinak ez dira eskas!
Adibide bat emaiteko Kanboko Gazte-txean Petit Théâtre de Pain-en Tartean antzerkia emana izan da informazio gau baten karietara.
Antzerki hori 16 urte kartzelan iragan dituen emazte baten kartzelako azken gauaren historia da, erralismo, gogortasun bai eta poesiaz beterikoa. Emaitzaren gaualdi hortan Etxerat eta
Askatasunaren lekukotasunak ezagutzeko parada ukan dute Kanboko herritarrek.
Gaztetxeen sarea... eta gaztetxea sarean
Gaztetxearen berri emaiteko ahal bezain bat gazte eta herritarrei, Emaitzak urte hasieratik geroz erabiltzen du komunikazio tresna
moduan bloga bat. Bertan, pasa diren ekitaldien berri emaiten du eta datozen proiektuen xehetasunak ere:
http://kanboko-gaztetxea.skyrock.com
Gazteriaren esku-hartzea... bestetan ere!
Kanboko gaztetxeko kide ainitzek guttienez bi mailatan parte hartzen dute Herriko bestetan!
* Besta komiteko kideak direnak besten programazioa eta antolakuntza mailan.
Hortarako Besta komiteak, Herriko Etxeak bestentzat onartzen duen aurrekontua erabiltzen du 6 egunez herri osoan animazioak bizi arazteko.
Gaztetxearen antolakuntzak eta biziak emandako esperien-tzia lagungarria da Besta Komitearen dinamizatzeko.
Ber denboran, Besta Komitean parte hartzeak Gaztetxeari emaiten dio herriaren ikuspuntu zabalago bat bai eta ere herritar gehiagoren gandik oraino sinesgarritasun gehiago lortzeko parada!
*Emaitzarekin programa ofizialeko ekitaldi ezberdinetan parte hartuz:
- Karro desfilean parte hartzeko 600€-ko aurrekontua lortzen dute parte hartzen duten elkarteek publikoaren aurrean eraman nahi duten gaiari buruz karroaren apaintzeko. Horrezgain Kanboko
laborarien laguntza dute parte hartzen duten 10 bat elkartek (traktore eta atoi/erremorkak uzten baitizkiete!).
- Kanboko Herriko Bestetan tabernak hesten diren unean, bestalier guziei idekia den egoitza gisa atxikiz eta animatuz beren Gaztetxea.
Karia hortara, Gaztetxean gogoetatzen diren gaiei ohituratua ez den jendetza agertzen da. Parada ezin hobea ukaiten dute Emaitza Gaztetxean agerian diren afi-txa, pegata, pintaketa, etab.en
bidez, bai eta ere pasatzen den musikaren bidez Kanboko gazteriaren gogoeten berri ukaiteko
Herri bat, gaztetxe bat!
Ororen buru argi gelditzen da Gaztetxea, gazte antolakuntzarako tresna baliagarri bat dela.
Urtean zehar gazteak biltzeko toki egokia izaiteaz gain, herriko besten giroa aberasteko eta herritar gehiagoren konzientizatzeko gunea da ere.
Euskal Herri osoan tresna horren indartzeko diote Gazte Asanbladetan: “Herri bat, Gaztetxe bat!”
|
Kanboko Besten Programa… eta Emaitzaren ekarpenak!
Kanboko besta komitean diren gazte gehienak Emaitzako kide dira. Besta Komiteak kudeatzen ditu Herriko Etxeak emanak dituen aurrekontuaren arabera 3 egun animazio Kanbo Gainean eta beste * Kanbo
Beherean.
Kanboko besten programazioan euskararen presentzia nabarmen da eta Emaitzaren ekarpen bereziak ere hor dira. Hara Emaitzako zonbait gaztek azpimarratu dizkiguten hitzordu batzu:
Larunbata, agorrilaren 9an:
11:00-13:00 herriko karriketan, ziganteen desfilea Sukila eta Emaitza elkarteek antolaturik. Oren batan, frontoinan, zintzur busti-tzea eta karpa pean bazkari herrikoia. 16:00-18:00 herriko
karriketan: ziganteen desfilea. 17:00 frontoian joko garbi. 22:30 Kanbo Beherean kontzertu eta dantzaldi.
Igandea, agorrilaren 10an:
11:30 eliza-aintzinean, fandango saioa. 16:30 herriko karriketan, elkarte karroen desfilea. 18:00 euskal dantzen ikusgarria frontoinan 19:00 eta 22:00tan kontzertoak.
Astelehena, agorrilaren 11an:
10:00etarik 19:00ak arte, herriko karriketan bestetako merkealdiak eta musikarien animazioa (trikitilari, txistulari eta atabalariak). Eguerdian, erromeria frontoinean, karpa pean.
Asteartea, agorrilaren 12an: 21:30 karriketan, elkarte karroen desfilea.
Asteazkena, agorrilaren 13an: 19:00 mutxikoak.
Azkenik, Kanboko Gaztetxeak euskararen eguna bestetan animatuko du euskal jokoak plazaratuz Xibarekin bai eta Bai euskarari ziurtagiriaren kanpaina Kanboarrer berriz aurkeztuz!
Kanboko besta gau guzietan, tabernen hesteetarik landa... denak Emaitzara gomitatuak zirezte gaualdien segitzeko!
GAZTETXEAK, edo gazte asanblada autogestionatuak herri kultura garatzeko guneak dira. Mota askotako tailerrak burutzen dituzte (musika, pintura, jostura, bizikleten konponketak, Linux
eta software librea, dan-tzak, etab.), kontzertuak (dohain edo prezio ttipikoak), bazkari herrikoiak, txapelketak (xake, bertso, etab.), hitzaldiak, protestak...
Gaur egun 100 baino gehiago dira Euskal Herrian, ehuneko handi batean okupatuak badira ere, badira herriak non Udalak lokala eman dion gazteriari, hau baitzen berez mugimenduaren aldarrikapena
hasieran.
Iparraldean 20 bat gaztetxe aurkitzen ahal dira eta gehienetan Kanbokoaren kasuan bezala gazteak biltzen dira, hautu politiko ezberdinetakoak, Euskal Herriari buruz kontzientizatu nahian eta
explotazio eta diskriminazio guzien kontra borrokatzeko xedearekin. Pratikan iparraldeko gaztetxeetan aurkitzen ahalko dira informazio eta eztabaida guneak Euskal Herriko eta Munduko borroken
ezagutzeko, euskararen sustatzeko, etxe bizitzaren arazoari aurre egiteko, etab.
Kanboko Emaitza Gaztetxean 15 gazte inguru antolatuak dira eta Sara, Itsasu, Ezpeleta, Luhusoa eta Makeako Gaztetxeekin orotara 100 bat gazte antolatzen dira xede berdintsuekin.
Jeudi 24 juillet 2008
4
24
/07
/Juil
/2008
07:49
-
Publié dans : Mouvement de jeunes thématique-Tokiko mugimenduak
0
Commentaires