Iker Elosegi, injeneru agronomoa eta EHLGko lankidea
|
“Monokulturatik ateratzeko alternatibak badira, laborantza eta uraren onerako!”
“Pratiquée par 5% des exploitations et sur essentiellement 4 cantons, la culture du maïs irriguée nécessite l’équivalent de la consommation estivale de 263 000 personnes
(soit la population permanente du territoire Pays Basque).” nous apprend une étude sur l’eau menée par Euskal Herriko
Laborantza Ganbara.
A la veille de Lurrama, Alda! a rencontré Iker Elosegi, ingénieur agronome, travaillant à Laborantza Ganbara, pour mieux connaître la situation de l’agriculture et de l’eau face aux changements
climatiques.
Ibilbidea...
“Joan den agorrilatik geroz Laborantza Ganbarako langile
taldean sartu naiz. Ikasketetan biologia arloan arizana naiz eta injeneru agronomoa naiz. Bost urtez Lur Berrin lanean arizan naiz eta ondotik Laborantza Eskolan erakasle egon naiz zortzi urtez.
Hots, beti lotura ukan dut laborantza munduarekin eta beti nere egin dut Laborantza Ganbarak bezala laborantza iraunkor eta ingurumena errespetatzaile baten aldeko grina. Gaur egun buru belarri
sartua naiz Laborantza Ganbarak azken bi urteetan aintzina eramaiten duen dozier garrantzitsu batean. Uraren dozierran, hain xuxen ere!”.
Zertako “Uraren dozierra” hain garrantzi-tsua da?
““Urik gabe, ez da bizirik!” erranez erantzun nezake. Azken hamar urteetan jada onartua da klima aldaketa bat bizi-tzen ari girela. Ikerketa zientifiko
ezberdinek argi uzten dute oraingo egiteko moldeak ez badira kanbiatzen ondoko aldaketak jasanen ditugula.
* Idorte gero eta gehiago eta batazbesteko tenperaturen igotzea.
* Udako eurien guttitzea %20a eta %30aren artean datozen 30-40 urteetan.
* Elur egunen ttipitzea (30 egun gu-ttiago Irati kaskoan 2025a arte)... nahiz eta oro har euri kantitatea berdintsua aurre ikusia den heldu diren
neguentzat.
Bestalde, ikerketa zientifikoak kontsultatu gabe ere argi da laborarientzat bai eta ere herritarrentzat uraren gaia gero eta sensibleago bilakatzen ari
dela.
Laborantza Ganbarak Errobi sindikatarekin uraren kalitateari buruz eramaiten duen ikerketan ageri da etxaldeetan uraren inguruan arrangura frango
badela. Laborari belaunaldi batean zonbait erreka agortu edo ttipitu direla ainitz entzuten da. Eta hori mendiko laborantza gunetan... hots zuzenki euri eskasaren ondorioz!
Bestalde, hiritarrak ere uraren prezioaren igoeraren bidez bai eta ere uraren kalitate analisien bidez urarekin bestelako harreman bat ukaiten hasiak
dira!
Egoera latzenak 2003 urteko udan bizi izan dira. Uda hortan, arto guneetan ureztatze intentsiboak debekatuak izan dira... hain xuxen ere inguruetako
errekak agortzen ari zirelako...”
Konkretuki, zertan dabil Euskal Herriko Laborantza uraren arloan?
“Laborantza Ganbararen lan ildoek beti etxaldeak beren ingurumenari edo eko-sistemari egokitu nahi dituzte. Hots, lurrari, klima eta ekoizpen motari.
Horrez gain beti konduan hartzen dira ondoko galderak: “Nola lan egiten dut? Nori saltzen ditut ekoizpenak? Zer baldin-tzetan? Etab.”... laborantza iraunkor eta autonomo batetarat heltzeko
xedearekin. Hortan da uraren gaia garrantzia haundikoa. “Nola ura aski ukan? Nola ez xahutu?”...
Oro har, Laborantza Ganbarak aintzinean emaiten dituen aldaketa proposamen guzietan uraren geroa segurtatuko duten ondorioak atxemaiten ahal
dira.
Monokulturatik ateratuz eta labore-txandaketa hautatuz uraren edo ureztatzearen beharrak ttipitzen dira eta lurreko aberastasunak molde orekatuagoan
erabiltzen. Ber maneran, labore txandaketa horrek laboreen etsaiak diren parasita, suntsitzaile eta eritasun guttiago garatzen ditu... eta ondorioz guttiago ongarri kimiko behar dira edo pozoinen
erabilketa gero eta ttipiagoa bilakatzen da.
Azkenik, beste adibide bat hartzen ahal da. Hori da belar egiteko molde berrien inguruan egiten diren entseguak. Bilkurak publikoak dira, entsegu
guneetan eginak dira, prentsarekin komunikazioa egiten da... eta ororen buru hor ere uraren erabiltzeari buruz ondorio baikorrak ere lortzen dira!”
Erraiten ahal dea urak laguntzen gaituela ingurumenaren kutsadura maila ezagutzen?
“Dudarik gabe, uraren egoera ingurumenaren egoeraren neurgailu bat dela erraiten ahal da.
Gaur egun Laborantza Ganbarak Errobi sindikatarentzat eramaiten duen lan bereziak justuki erakusten du uraren funtzio hori. Kostaldean erabiltzen den
ura Uztaritzeko errobitik etortzen da. Ondorioz, ur horren kalitatearen segurtatzeko lan bat eramana da Ezterenzubi eta Uztaritze artean diren etxaldeetan. Ikerketa horren xedeetarik bat da
ikustea nola eta nondik hobetzen ahal den uraren kalitatea. Ondorioz, bisititatuak diren etxaldeetan informazio eta sensibilizazio lan bat eramana da.
Bestalde, Laborantza Ganbarak txosten bat egin du administrazio ezberdinen datuak bilduz Klima beroketaren eta uren egoerari buruz. Txosten horrek
emaiten digu Iparraldeko erreken uren kalitatearen berri... Eskainia den argazkiak argi uzten du laborantza intentsiboaren ondorioak uraren kalitatearen gainean eragin zuzena duela. Hots, molde
intentsiboan artoa egiten den eskualdeetan (Donapaleu eta Bidaxune aldean (eta oraino gehiago Biarnoan)) uretan nitratak eta pozoin ezberdinak atxemaiten dira kantitate haundiagoetan. Mendiko
eskualdeetan, kabalak den-tsitate haundian agertzen diren gunetan, urean kutsadura bakteriologikoa aurkituko da.”
Naturaren oreka laborantza mota batek zalantzan ezartzen ari duela erakusten du uraren kalitate eskasak eta uraren desagertzeak...
“Egia erran mono-kulturaren ondorio larriak gero eta argiagoak dira denentzat. Ur kontsumo haundia galdegiteaz gain erreketan bukatzen duten gehigarri
aini-tzen beharra badute.
Hortako behar da gero eta gehiago landare eta labore aniztasuna sustatu eta pratikatu. Ekoizteko moldeak adaptatuz...”
Lurramaren karietara lan berezi bat eramanen duzue publiko zabalari zuen ikerketa eta animazioen berri emaiteko?
“Lurraman erabilia izanen da ondoko lema: “Lur bakar bat denentzat”! Lema horren gibelean 4 ideia nagusi izanen dira. Ura, lurra energia eta
bio-aniztasuna. Ideia bakotxarentzat erakusketa, animazio eta salguneak izanen dira!
Uraren kasuan, Lurramak eskainiko du bisitariei uraren arloan Laborantza Ganbararen lan berezien berri ukaiteko parada: baratzegintzan ureztatze sistema
ekonomikoen ezagutzeko okasionea, euri biltzeko sistemen eta etxeko xurrutetako uraren ekonomizagailuen ezagutzeko parada, etab.!”
Jeudi 30 octobre 2008
4
30
/10
/Oct
/2008
10:15
-
Publié dans : Agriculture - Laborantza
0
Commentaires