Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2165 - 2011-02-10
  • Enbata---Alda-2100---2009-10-29_01.jpg
  • Enbata - Alda 2145 - 2010-09-23-1

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles

Iparraldea

Emaitzek berretsi duten estrategia


Azaroaren 26 eta 27an Bilbon, iragananen den ELA sindikatuaren XII. kongresuaren karietara, argitaratzen ditugu hemen 750 kongresu kideen botzei aurkeztua izanen den ponentzia edo orientazio  txostenaren pasarte batzu.   Pasarte hauek Iparraldeari buruzkoak dira.  Orientazio txostena osotasunean eskuragarri da Manu Robleas-Arangiz Fundazioan edo ELA sindikatuaren web gunean (www.ela-sindikatua.org)

Estatua ez da mugitzen

(...)
4.57 Alderantziz, esango genuke: itsu-itsuan egiten du bat Parisek Madrilgo errepresio-estrategiarekin eta haren joera antidemokratikoekin. Estatu espainiarrean askatasunen eta giza eskubideen aurka egiten ari diren urraketen antzekoak ari gara ikusten Estatu frantsesean ere. Horrez gain, Iparraldeko mugimendu sozialaren zati bat kriminalizatzen saiatu da Estatu frantsesa -EHLG, ELB, taberna abertzaleak, kontu-blokeoa…-.
(...)
4.60 Estatu frantsesak bereari eusten dio, eta ez du aldatu nahi Konstituzioaren 2. artikuluko 1. paragrafoa: "Frantsesa da Errepublikako hizkun-tza". Oztopo gaindiezina da jarrera hori alor horretan inongo aurrerapausorik emateko. Ondorioak: Frantziak ez du berretsi Europako Hizkun-tza Erregional eta Gutxituen Gutuna, eta, batez ere, etengabeko ziurgabetasunean uzten ditu euskararen aldeko mugimendu militanteak eskuratutako lorpenak (ikastolak, komunikabideak…).
(...)
4.62 Gero eta nabarmenago ageri zaigun jokabidea salatzen du Kongresu konfederal honek: egoera usteltzen uztea erabaki du Estatu frantsesak Ipar Euskal Herriaren erakundeei dagokienez. Mitterrand, Jospin, Raffarin, Royal, Sarkozy…, denek itxi dituzte ateak, euskal gizartea nekatu, desmoralizatu eta, batez ere, desmobilizatuko delakoan.
Bide beretik jarraitu
4.63 Jarrera horren aurrean, garrantzi estrategikoa du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Segur aski, mespretxu horri aurre egiteko modurik egokiena da, epe luzera indarrak metatzeko biderik onena, erakundeen gaia usteltzen joan ez dadin. Halaber, hautatu dugun bide estrategikoa berresteko modurik egokiena da, hau da, bide baketsuak bakarrik erabiltzea, euskal gizarteko indar-aniztasuna aintzat hartzea, batasuna… nahiz eta jakin estatuaren jarrera antidemokratiko, imobilista eta erdeinuzkoak frustrazioa eta amorrua eragin ditzakeela. Horregatik da hain garrantzitsua EHLG proiektua Euskal Herri osoko mugimendu soberanistarentzat; horregatik egin behar dugu denok haren alde, bizirik jarrai dezan, gero eta indartsuago.
(...)

Testuinguru okerragoa eta ekimen berri baten premia

(...)
4.70 Hegoaldeko egoerak (borroka armatua berriro martxan; indar abertzaleak sakabanatuta…), berriz, ondorio txarrak eragiten ditu Iparralden: giroa, oro har, gaiztotu egiten da; jarduera militanteak, ahuldu; etsipena hedatzen da; geroa eta zailagoa da abertzaleen arteko batasuna… Horrek guztiak, noski, eragina du gizartean, haren atxikimendu-, ulermen- eta konfiantza-gaitasunean.
4.71 Aitzitik, Hegoalden prozesu zibil eta demokratiko bat abiaraziko balitz, indar soberanisten metaketarik balego, oso mesedegarria li-tzateke hori Iparraldeko erakunde propioen aldeko borrokarentzat, euskararen ofizialtasunaren aldekoarentzat, militanteen moralarentzat, erakunde propioen gaia dela-eta Iparraldeko abertzaleek hartu beharreko estrategiarentzat, ekimen berriei ekiteko herritarren mobilizazio-gaitasunarentzat, estrategia nazionalak abiarazteko aukeraren-tzat…, eta, oro har, Iparraldeko gizartearen eta Euskal Herri osoaren indar-korrelazioarentzat bi estatuekiko.





En savoir plus sur le Pays Basque sud et le syndicat ELA.
Rencontres avec Amaia Muñoa, candidate au poste de Secrétaire Générale Adjointe du Syndicat ELA :
3 Vendredi 7 novembre à 19h00 : conférence en français  sur “La situation sociale et économique du Pays Basque sud“.
3 Samedi 8 novembre à 10h00 : euskarazko  hitzaldia “Hego Euskal Herriko egoera politikoaz”
Au local de la Fondation, entrée gratuite.
Renseignements et inscriptions au 06 14 99 58 79 ou à ipar@mrafundazioa.org
Jeudi 23 octobre 2008 4 23 /10 /Oct /2008 12:22
- Publié dans : Processus Souverainiste Civil - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Février 2012
L M M J V S D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés