Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2165 - 2011-02-10
  • Enbata---Alda-2100---2009-10-29_01.jpg
  • Enbata - Alda 2145 - 2010-09-23-1

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles

Olivier Mioque


Euskararen geroa, lehenik eta behin, gure haurren eskuetan dago.

Oroitzen naiz, orain dela hamar bat urte, euskara ikasten hasi nintzelarik, nola arrosez ikusten nuen geroa euskararentzat.
Baionako gau eskolan, Urepeleko ikastaldietan, euskaldun berri horiek guztiak ikusiz, ziur nintzen euskara salbatua zela, pixkanaka pixkanaka gizartean zabalduko zela eta azkenean merezi duen lekua berriz eskuratuko zuela.
Nire garai honetako erakasleek, aldiz,  ez zuten nire ikuspegia partekatzen, ni baino askoz ezkorragoak ziren.
Egun, hamar bat urte berantago, aitortu behar dut egitik urrun nintzela, ez direla gauzak iragan nik uste nuen bezala.

Zergatik ote?
Hainbat arrazoin eman ditzakegu eta nahi badugu gure hizkuntza den egoeratik atera, komeni da, nire ustez, jakitea eta aztertzea arrazoin horiek guztiak.
Hasteko, zergatik euskara ez da beti bi euskaldunen arteko hizkuntza?
Behar bada euskaldun guztiak ez baitira baitezpada euskalzaleak. Zenbat ote dira euskaldunak haien haurrei euskara helarazi ez dietenak uste baitzuten debaldetakoa zela? Bixtan da, haien defendatzeko, aitortu behar da, eskola publikoak, III. Errepublikatik landa, tema izugarria erakutsi duela euskara haurren ahotik kentzeko eta buruan sararazteko "azpi-hizkuntza" zela.
Ez da harritzekoa beraz, baldintza horietan, ez badira egun, euskaldun horiek, euskalzaleak.
Bainan euskaldun euskalzaleak ere (eta ni lehena) anitzetan entzuten ditugu frantsesez hitz egiten.
Gehienetan solasaldia euskaraz hasten da gero frantsesera lerratzeko. Horren azaltzeko errango nuke sinpleki gutarik asko euskaraz baino frantsesez trebeagoak garela. Bai lehen mailako eskola, bai kolegioa, bai ikasketak frantsesez egin ditugularik ez da harritu behar.
Teknologian, zientzietan, ekonomian, gai zorrotz guztietan, ez dugu oinarrizko hiztegia menperatzen eta horrek traba-tzen gaitu euskara nahi genukeen bezala erabiltzeko. Zailtasuna saihesteko, fran-tsesa hautatzen dugu.

Euskarazko irakaskuntza bat hizkuntza arlo guzietan erabiltzeko
Bi adibide horiek erakusten digute zoin garantzitsua izaiten ahal den egiazko euskarazko irakaskuntza bat, lehen mailatik goi-maila arte. Eskolak baizik ez dizkigu ematen ahal gako guztiak gure hizkuntza arlo guztietan erabiltzeko.

Haur bat ikastolan... beste 9 erdal munduan
Orduan erranen didazue jadanik ikastolak ditugula Iparraldean, edo AEK helduentzat. Bainan Iparraldean, haur bat ikastolan sartzen delarik, beste bederatzi dira eskola publikoan edo pribatuan sar-tzen. Horrek erran nahi du hemen dugun ingurumen arrunt frantsesa ez dela alda-tzen ari. Alderantziz!
Denok ezagutzen dugu J.A Artze-ren errana "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik".
Bixtan da euskaldunon artean egiten ahal dugu (eta egin behar dugu) indar hori, bainan nola egin hainbertze erdaldunen erdian?

Nun dago beraz aterabidea?
Bixtan dena ahal bezain maiz mintzatuz, egoera guztietan, zaila izanikan ere.
Bainan euskararen geroa, lehenik eta behin, gure haurren eskuetan dago. Haiei buruz gure indar gehienak bideratu behar ditugu. Nola?

Euskaraz bizi ikastolatik kanpo ere
Ikastoletan emanez noski bainan haiei erakutsiz euskara bizi izaten ahal dela ikastolatik kanpo: kirol, zinema, erakutstoki, ikuskizun, antzerki,…aukera guztiez baliatuz.
Gure inguruan ditugun lagun erdaldunen konbentzituz beren haurren ikastolan ezar-tzeko.
Bai gure ikastolak bete behar ditugu, eta hori guztia ez bada aski, haurrak egin ditzagun, ez dizuet nik esplikatuko zoin atsegingarria izaten ahan den!
Mercredi 11 février 2009 3 11 /02 /Fév /2009 14:40
- Publié dans : Euskaraz bizi! - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Février 2012
L M M J V S D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés