Edurne Alegria
Essai sur la civilisation libérale
(Jean-Claude MICHÉA /Climats, éditions Flammarion 2007)
Liberalismoa da modernitatearen ideologi nagusia, eta bi ikuspuntutik azter daiteke.
Vision économiste et culturelle du libéralisme
Alde batetik, bere bertsio ekonomista, merkatuan oinarritua eta mendebaldeko
hainbat gobernu eskuindarrek sutsuki defendatzen dutena; eta bestalde, bertsio kulturala, eskubidean oinarritzen dena eta ezker mugimendu anitzen (ezker muturreko batzuk barne) eredua bilakatu
dena.
Jean-Claude Michéa
Puntu hauek eta beste asko, aztertzen ditu, Montpellierreko Uniber-tsitatean filosofia irakasle den
Jean-Claude Michéak, 2007an argitaratutako "L'empire du moindre mal" ("Gaitz erdia"ren nagusigoa) izeneko saiakeran.
Philisophie et histoire du libéralisme
Liberalismoaren historia eta filosofia argiki erakusten dizkigu, liburuak dituen 210
orrialdeetan zehar. Liberalismoren azpian ezkutatzen den dotrina agerian usten du, hots, jendartea hobeki funtzionatzen duela gutako bakoitzak bere nahikundeak asetzeari ekiten dionean, arazo
etiko eta moralez arduratzen denean baino. Dotrina honen jarraitzaileentzat Ongiaren erresuma eraiki nahi izatea, gure gaitz guzien iturburua da, hain zuzen; absolutu hori utopia hutsa izaki,
horren erdieste nahia "tirania" bat bilaka daiteke, beraz kontenta gaitezen "gaitz erditasuna"ren ideiarekin eta har dezagun dotrinatzat.
Construction d’une société juste
Idazleak gogorki arbuiatzen ditu horrelako ideiak eta, bide batez, erakusten du zein
kaltegarriak izan daitezkeen. Horretarako ikusi besterik ez dago jadanik bizi-tzen ari garen kaosa. Haren iritziz, elektoralismo guzien gainetik, gaur egun garbi azaltzen da jendarte "zintzo"
baten eraiki-tzea bat datorrela jendadi osoaren defen-tsarekin, eta guri dagokigula oinarrizko jende-bertuteak berpiztea gure eguneroko bizitzan aplikatuz. Ildo honetan, Marx gaztearen hitzak
gogorarazten dizkigu: "Munduak aspaldidanik gauza bat amesten du baina hartaz egiazki jabetzeko, haren kontzientzia izatea falta zaio soilik".
Analyse juste et profonde
Gaur egun bizi dugun krisialdia -ekonomiko zein baloreena- ulertzeko, liburu arras interesgarria
deri-tzot, analisi zuzen bezain sakona eskaintzen digunez, bertan kritikatzen ditu bai eskuineko liberalismoa eta baita ere ezkerrekoa, dotrina honek bi ideologiak ukitzen baititu. Marxek
aipatzen duen kontzientzia hori erdiesten eta garatzen lagun-tzen gaitu preseski, gaur egun bizi dugun errealitatearen nondik norakoak argituz.
L’accord avec soi-même
Azalpen labur hau bukatzeko, Michéa beraren lerro hauek ekarriko ditut harira: "La richesse suprême pour
un être humain - et la clé de son bonheur - a toujours été l'accord avec soi-même. C'est un luxe que tous ceux qui consacrent leur bref passage sur terre a dominer et exploiter leurs semblables
ne connaîtront jamais. Quand bien même l'avenir leur appartiendrait."
Thème pour une conférence...
Biziki onuragarria izanen litzateke Michéa bera entzutea eta aurrez aurre gure galderak eta
zalantzak pausatu ahal izatea.
Agian, Manu Robles Arangiz Fundazioak antolatzen dituen hitzaldietara konbida-tzea bide paregabea izanen litzateke horretarako.
Jeudi 5 février 2009
4
05
/02
/Fév
/2009
15:31
-
Publié dans : Ekonomiaz - Economie à contre-courant
0
Commentaires