Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2165 - 2011-02-10
  • Enbata---Alda-2100---2009-10-29_01.jpg
  • Enbata - Alda 2145 - 2010-09-23-1

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles

Zesar Martinez,
UPV/EHUko Parte Hartuz lantaldeko kidea


Parte Hartuz-ek, talde lanetan
ahal bezain bat eragile ezberdinek,

molde eraginkorrean parte hartzeko,
“Edukazio Popularreko teknikak” erabiltzen ditu
.


Lors de sa dernière interview dans Alda!, Zesar Martinez nous expliquait que la mobilisation populaire, ouverte et plurielle, cherchant à répondre aux attentes de la population était un outil important pour travailler la notion de légitimité.
Voici maintenant la présentation de Parte Hartuz, groupe de travail avec lequel collabore Zesar Martinez et qui a eu l'occasion de mener des projets pilotes dans le domaine de la démocratie participative.

Zer da Parte Hartuz ?
“Unibertsitate publikoko lantalde bat da. Haren helburu nagusia Demokrazia Parte Hartzailerako experientziak aztertzea eta sakontzea da, arlo hortako lan dinamikak errextuz eta indartuz. Unibertsitate publikoa denez, Parte Hartuz-ek bere lana zerbitzu publiko bezala ulertzen du. Eskaerak eragile sozial, tekniko eta politikoen partez lortzen ditugu. Ondorioz gure lana partaidetzarako proiektuak laguntzea izaiten da.”

Zein dira Parte Hartuz-en lan ildo nagusiak?
Lehena formakuntza.  “Partaidetza eta Garapen Komunitarioa”ri buruz Master bat badugu, mundu mailako eta gure inguruko esperientzia parte hartzaileei buruz. Dimentsio teoriko eta filosofikoaz gain, alde pratikoa ikusten dugu testu inguru bakoitzaren berezitasunei arreta emanez...
Bigarrena, ikerketa unibertsitarioa (oinarrizko ikerketa, unibertsitateak finantzatua). Demokrazia, boterea, herritarren partaidetza ikertzen ditugu 3 azpi taldetan (1/ emakumeen partaidetza, generoa, 2/ ingurumena eta partaidetza, 3/ kultura politikoa (haren bilakaera) eta partaidetza).
Hirugarrena, ikerketa aplikatua non metodologikoki partaidetzarako prozesuak dinamizatzen ditugun.
2 adibide adierazgarri zehazten ahal ditugu horren aurkezteko.
-Gernika herrian : Gazte Mugimenduak okupatu zuen Astra lantegia Gaztetxea antolatuz eta bertan dinamika sozial eta kulturala eraiki. Udaletxeak eraikina erosi ondoren erabaki zuen proiektuen lehiaketa egitea jakiteko zer egin lantegiarekin.  Gazteek beren proiektua egin zuten. Gernikarrena izan zadin, deitu gintuzten jakiteko nola egin proiektu bat non denak inplikatuak senditzen ziren. Parte Hartuz-ek elkarlana eraman du gazteekin bilera jendetsuen kudeaketa lagunduz metologikoki. Bilkurak talde ttipika antolatuz eta talde haundian sintesiak egiteko talde ttipietako ekarpenak orma paneletan ezarriz, etab. Azkenik, Astra proiektua landua eta aurkeztua izan da 90 bat pertsoneko lagin anitzaren (adin eta kolektiboen ikuspuntutik) parte hartzea lagun.

Boterea ber banatu!
Parte Hartuz zerbitzu publikoaren parte denez botere guttien dutenen laguntzaile da! Boterea ber banatu nahi du: eliteetan (burokrata eta teknikoetan, politiko eta ekonomikoan) konzentratua dena partekatuz...
Prozesu parte hartzailea (edozoin izan dadin bere izena: plan estrategikoa, auzolana, aurrekontu parte hartzailea, “garapen kontseilua”, etab.) tresna bat da botere deskonzentrazioa eta ber-banatzea lortzeko. Eragile aniztasuna susta-tzen du prozesu erabakitzailearentzat. Ez da mugatzen eragile tekniko eta politikoetara.
-Arrigorriaga herrian: Herri hortan bada auzo bat, la Peña Abusu, Bilbotik hurbilago  dena Arrigorriagatik baino… Auzo "administratiboa", baztertua, periferikoa, duela gutti hamarkada etorritako langile etorkinetaz osatua dena da. Parte Hartuz-ek proiektu bat aurkeztu du Herriko Etxeari auzoaren eta Udaletxearen arteko harremanak "desenkistatzeko".  Parte Hartuz-ek etorkizuneko plan bat definitzeko modu adostu bat aurkeztu. Ondorioz ia urte bateko elkarlana martxan ezarri da (tekniko, politiko, arlo sozialeko eragile, etab.ekin).

3 etapa jarraitu
Lehen etapan helburuak eta kezkak argitu dira. Bigarrenean diagnosia elkarte guziekin egin da auzoa zertan den ikusteko eta nola konpondu beharko diren arazoak eta kezkak ikusteko, etab. Hortako eragileen artean konfidantza giroa sortu behar da. Azkenik, planifikazioa sortzeko lan taldeak egin behar dira. Lan dinamika horrek interbentzioak eta plangintza molde adostuan abiaraztea du helburu... beti beheretik gora.

Aniztasuna lehenetsi
Adibide honek eragileen dibertsitatea galda-tzen du: politikoak eta kultur, euskara, emakume, hirigintza arloetako teknikariak. Elkarte ezberdin (emazte, kirol, etab.) eta auzo elkarteen aniztasuna ere ona da lan dinamika ezberdinak sustatzeko.

Hizkuntza berri bat!
Hainbat gauza atzean utzi behar dira konfian-tza giro bat sortzeko eta denak aurrera begira egoiteko! Dinamika enkistatuan inor ez bada pozik ere... era berean, gogorra da hortarik ateratzea! Bitartekaritza lanarekin aurrera begira goaz. Zer komeni zaigun denen artean erabaki-tzen dugu zerotik hasiz dinamika berri batekin!”
Zein dira beraz talde dinamiken indartzeko erakargarriak diren egiteko moldeak?
““Produktua”, plangintza berria eta adostua bada, garrantzitsuagoa da “prozesua”. Hortarako, eragile ezberdinen arteko harremanak indar-tzeko eredu berriak sortu behar dira inertzien aldaketan laguntza ekarriz! 

Erabaki multi-lateralak sustatu
Ezadostasunak eta gatazkak direlarik negoziatu behar da. Hitz egin behar da akordioak lortu arte... Hots, gatazkak direlarik ezin da alde bakarreko erabakirik hartu! Lehentasuna ez da zer erabaki den baina denek erabaki duten, edo erabaki multi-laterala izaitea. Dialogo eta akordio zabalenei eman behar zaie lehentasuna!

Eragile ezberdinak hurbildu
Harremanak hurbildu behar dira eragile ezberdinen artean. Hortako erritmo eta estilo guziak bateratu behar dira elkar ulertzea sustatuz... Gehienetan Parte Hartuz-ek lana egin du eragile bakoitzarekin modu separatuan. Bakarkako lana bukatu eta hasi gira nahasten eta elkarlana bizi arazten, eragile ezberdinak bateratuz eta mugak gaindituz... Horrela, prozesuaren bitartez estereotipoak gainditu: lan egiteko molde bereziak erabiliz, eragile gehienak konturatzen dira beste eragileekin elkarlanak aterabide asko ekartzen ahal dituela.

Edukazio popularraren teknikak erabili...
Parte Hartuz-ek Hego Amerikako Edukazio Popularrean erabiliak diren teknikak erabili ditu. Momentu ludiko eta informalak sortuz, gogoeta, ekarpen eta norberaren aportazioa bisualizatzeko teknikak erabiliz, etab.
Ondorioz, bilkuretara etortzen diren guziak gustora senditu dira. “Entzuna gira”, “Kontutan hartzen dute gure bizipena” sentizera oso garrantzitsua da. Bilera batera etortzeak  bizipen berri bat bezala senditu behar da, afektibitateak laguntzen du eta.  Hortarako, jokoekin hasten ahal dira bilerak eta bukatu musika eta jakiekin... plano informalaren alde onak lortzeko.
Bestalde, marrazki, panela eta aportazio guziak aurkeztea garrantzitsua da. Bilkura bateko iritzia konduan hartua dela datozen bilkuretan argi izan behar da. Harremanak eta harreman-tzeko eredu berriak sortzeko detaile guzi hauek inportanteak dira: sinergia, elkarlana, ados ibil-tzeko baldintzak errextu, etab. 

Betiko errezetetatik at egonez!
Aktibismo sozial eta politikoan, azken hamarkadetan burukoa, arrazionala eta hotza bakarrik kontsideratuak izan dira. Baina ez da hori bakarrik. Afektibitate, sentimena eta harremanak zaindu behar dira, erdigunean ezarri behar ere. Lan dinamikak pentsatu behar dira ikuspegi honetatik: zer eginen dugu denak inplikatuak, gustora senditzeko? Nola ideki gure mundua besteari?!

“Nola egin”-i “Zer egin”-i bezainbat arreta eman behar zaio!

Estilo eta metologia idekiak, flexibleak eta parte hartzaileak direlarik gure jarrera eta giroa idekitzen dira! Hortarako talde ttipitan lanak egin ondoren, gogoetak gero talde haundian aurkeztea, horren ondorioak agerraraztea (panela, afitxen bidez, etab.) metodo ona da.  Ez dugu ahaztu behar bilkuren helburuetarik bat haien bukaeran indarturik ateratzea dela parte hartzeaz... eta ez indargabetuak amaitzea!
Azkenik, ez da lotsatu behar zerbait lortzen ez delarik imajinatzea beste molde bat! Publikoa ez badator, jendearen gana joaitea molde ona da saioak kalean eginez, antzerki saioak antolatuz, ikastetxeetan sartzeko bideak hartuz, etab.”


www.partehartuz.org
Jeudi 15 janvier 2009 4 15 /01 /Jan /2009 16:48
- Publié dans : Processus Souverainiste Civil - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Février 2012
L M M J V S D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés