Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2165 - 2011-02-10
  • Enbata---Alda-2100---2009-10-29_01.jpg
  • Enbata - Alda 2145 - 2010-09-23-1

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles

Mattin Irigoien

Martxoaren 1an, goizeko 11etarik landa,
Donapaleuko merkatu lekuko plaxotean


Donapaleun iragan diren azken toberak,  1991an izan dira, duela 18 urte!
Alda! errepikaldi batean topatu da, aurten Donapaleuko karriketan, Libertimenduaren bidez,
kultura mailan bizi berri bat  ekarri nahi duen gazte talde batekin.
Hara beraz talde hortako kide diren Maia, Argitxu, Amaia eta Ibanen,  zonbait gogoeta Libertimenduari buruz bai eta ere molde orokorrean ekitaldi kultural baten bizi arazteari buruz.


Zer da libertimendu bat?
"Ihauteri denboran egiten den antzerki mota bat. Tobera bezala plaza erdian emaiten dena! Libertimendua auzirik gabe bada ere, pertsonaia nagusi batzu atsemaiten dira: jauna, anderea, huxerrak, hartza (Donapaleukoan ez dugu). Dantzarien eta bertsolarien parte hartzea ere badu."

Eta noski zirtzilak?
"Bai, zirtzilen rola garrantzitsua da! Libertimenduan bi rola nagusi atxemaiten dira. Alde batetik zirtzilak (gaua, iluna, gauza txarrak, ele librea eta salatzeko prest dena ordezkatzen dutenak) eta beste aldetik dantzariak (argia, alaitasuna, ordrearen ikurrak direnak)."

Zeri buruz ari da "Paisola idek"?
"Amikuze eskualdeko auzo biziko eta ere jendarte orokorreko gai ezberdinak aipatzen dituen libertimendua da. Paisolaren metafora, Kakoren aferan agertu zen paisolatik etortzen da. Baina, azken aldietako euriak eta krisi ekonomikoak aterki horrekin ere badute zer ikusi!"

Noren parte hartzea izanen da?

“Kitzikazank antzerki taldearena, amikuzeko beste gazte batzurena, Burgaintzi taldeko dantzariena (kabalkada 10etarik aintzina igerilekutik abiatuko dutena) eta bertsulari gazteena (Bixente eta Mattin Luku, Bixente Hirigarai eta Txomin Elosegi).”

Nola sortu da Libertumenduaren egiteko ideia?
"Gutarik batzuk, duela lau urte Garaziko lizeoaren bidez hango Libertimenduan parte hartzeko parada ukan zuten. Bestalde, Kitzikazank antzerki taldeko kideak bagira ere. Kakoren aferan famatu bilakatu zen paisola ukaldiak gogoa eman zaukun zerbaiten egitea horren inguruan... Ondorioz Mattin Irigoien kitzikatu dugu zerbait idatz zezan eta Libertimenduaren sortzeko ideia indartu da.”

Ideiatik karrikara zein da ibilbidea?
"Azaroan testoa ezagutu dugu, landu eta gure ganatu. Hasieratik beraz 8 testu dunak inplikatu dira. Azken 3 hilabeteean, aste buru guziz kasik topatu gira testu dun eta beste parte hartzaileak Libertimenduaren lantzeko! Dantzari, antzerkilari, etab. konduan hartuz 40 gazte mugitu dira Libertimenduarentzat! Eguna Kabalkada eta Libertimenduarekin hasiz geroz untsa segitzeko, Donapaleuko ikastolak gure galdeari baikorki erantzun du eta bazkari alaitu batekin segi-tzeko parada ukanen dute nahi dutenek! Gainera, goizaldean euria balitz merkatu lekuko aterbean iraganen da Libertimendua."

Azken egunak hor direnez, zertan ari zirezte?
"Opor garaia denez kasik astean hirutan ari gira errepiketan. Euskal Irratietan abisuak eta afitxaketa kanpaina ere abian ezartzen ditugu.”
Mercredi 25 février 2009 3 25 /02 /Fév /2009 15:32
- Publié dans : Mouvement de jeunes thématique-Tokiko mugimenduak - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Février 2012
L M M J V S D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés