Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2137 - 2010-07-29 05
  • Enbata - Alda 2106 - 2009-12-10 05
  • Enbata - Alda 2149 - 2010-10- 21-1

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles









Sébastien Castet
Euskal Konfederazioa

Euskara osasuntsu baten seinalea...

Duela guti lagun batek azpimarratzen zidan Iparraldeko euskaldun berriok euskararekiko atxikimendua handiagoa genuela Hegoaldekoek baino, azken horiek maiz lan bat lortzeko derrigorturik ikasten zutelako euskara, Iparraldekoek ez bezala.

Euskara, Euskal Herria eta Kultura hobeto ezagutzeko
Ez dakit zer puntutaraino hala den bainan nik izena gau eskolan eman nuelarik, argi nuen zergatik zen: sortu eta betidanik egon naizen Herria eta bere kultura hobeto ezagutzeko gogoa nuelako eta nire burua Herri honetakoa sentitzen nuelako.
Euskara jakiteak, bestalde, lagun berriak ezagutzeko parada eman dit.
Horiekin euskaraz egiten dut solas beti, plazerrez eta naturaltasunez, sistematikoki, euskaldun anitzen antzera elkartzen direlarik.
Bainan aitortzen dut bizi naizen Kostaldeko nire herriko saltegietara edo herriko etxera sartzerakoan lehen hitza usu fran-tsesez erraten dudala, parekoak euskara ez dakielakoan. Eta jokamolde hori duen euskaldun bakarra ez naizelakoan nago.
Alta, egunerokotasunean, sorpresa onak baditugu batzuetan.
Iragan egun batean adibidez, banketxean sartu, frantsesez hasi naiz eta leihatilaren gibeleko langileak euskaraz eman dit arrapostua. Hau ezustekoa! Ez dakit euskaraduna nintzen bazekien edo euskaraz egiten entseatzen den sistematikoki, bezero guziekin. Etxeratu eta bikotekideari eman diot nire harridura eta pozaren berri: "Badakizu gure banketxean langile horrekin euskaraz egiten ahal dugula?".

Euskara plazer iturri
Euskara erabili ahal izatea plazer iturri bada (hala da niretzat eta beste euskaldun anitzentzat ere bai nire ustez), zergatik euskaraz aritzeko aukerak komunikazio egoera jakin batzuetara soilik mugatzen ditugu?
Langile hori ez balitz nirekin euskaraz hasi, frantsesez segi genezakeen luzaz.
Zenbat aukera uzten dugu horrela alferrik galtzen?
Gertakizun horrek plazer egin badit euskaraz aritzeko parada eman didalako, zentzu batean ez dakit pozteko modukoa den.
Poztu naiz zeren eta nire herrian euskara guti entzuten baita horrelako lekuetan.
Izan ere, komertzioetan euskaraz hasten naizen apurretan errealitate gordinak laster harrapatzen nau: abantzu beti frantsesez segitu behar mintzakidea erdaldun elebakarra baita.
Euskaraz bizitzeko gune guti ditugu euskaldunok (Kostaldean bederen) eta agintari politikoek orain arte ezarri hizkuntza politikek ez dituzte batere laguntzen gune horiek ugaritzen entseatzen diren norberaren ekimenak.

Euskara edozoin tokitan erabiltzen has gaitezen
Hala eta guztiz ere, gero eta toki gehiagotan (administrazio eta zerbitzu publikoetan bereziki) euskaraz bizi ahal izateko eskas den borondate politikoa ager dadin igurikatu gabe, has gaitezen euskara edozein tokitan erabiltzen, haste-hastetik eta segitzeko posibilitatea ukanen dugunez jakin gabe, eta pixkanaka plazerra hartzeko baino, naturaltasun osoz eginen dugu. 

Euskara osasuntsu baten seinale bat...
Nork bereari ekinez, agian hurbileko etorkizunean etxera sartu eta lagunari erraten ahalko diogu, betiere balditurik bainan erdi haserre:
"Badakizu okindegi eta herriko etxetik pasatu naizela eta ez dudala atxeman ez batean ez bestean niri euskaraz ihardesteko gai zen langilerik?".
Euskara osasuntsu baten seinale litzateke...
Jeudi 4 juin 2009 4 04 /06 /Juin /2009 15:49
- Publié dans : Euskaraz bizi! - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Février 2012
L M M J V S D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés