Paul Bilbao Sarria, Behatokiko zuzendaria
Munduan hizkuntza komunitate guztiek ber eskubideak dituzte.
Behatokiak eskubide horiek Euskal Herrian zaintzen eta sustatzen ditu.
L’Observatoire des Droits Linguistiques, Behatokia (www.behatokia.org), est une fondation impulsée par Kontseilua, le Conseil des Organismes Sociaux de l’Euskara.
Alda! a interviewé son directeur, Paul Bilbao, qui présente ici les principales caractéristiques et acquis de l’Observatoire.
Dans un prochain article, une présentation plus détaillée de la méthode de travail de Behatokia sera présentée en français.
Behatokia zonbait hitzez aurkezteko?
2001eko ekainean sortu da Hizkuntz Eskubideen Behatokia. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren, hots 45 elkarteren batuerak osatzen duen
Kontseiluaren ausnarketaren ondorioa da Behatokia. Euskal Herri osoan hizkuntz eskubide urraketen egoera objektibatzeko sortu da Behatokia. Gaur egun 4 langilek osatzen dute: 3 Iruñan eta 1
Baionan.
Nola lan egiten da Hizkuntz Eskubideen urraketaren inguruan?
Oinarrizko eskubideak zaintzen dituzten "Greenpeace" edo "Nazioarteko Amnistia" bezalako elkarteen modura ari da Behatokia.
Babeserako sujetua
Behatokiaren babeserako sujetua "euskaraz egiten duen herritarra, euskalduna edo euskal hiztuna" da. Ez da, adibidez, hegoaldean egoera berezi batean españolezko zerbitzu faltaz kexa eginen
duen euskal herritarraren galdeaz arduratuko.
Babeserako objetua
Behatokiaren babeserako objetua aldiz "hizkuntz eskubidea" da. Elkarte gisa Behatokiak eskubide hori "behatu" bakarrik egiten du ez duelako bermatzeko eskubidea
(administrazioek dute eskumen hori). Hizkuntz eskubidea hizkuntza batek lurralde bati lotua den neurrian (hots berezkotasuna duen heinean) kontsideratzen da. Horrek erran nahi du euskarak Euskal
Herriarekin duen harreman historikoa, gaur egungo errealitate sozio politikoa eta hizkuntza komunitatearen errealitatea aintzat har-tzen dituela Behatokiak babes eremuaren definitzeko unean.
Zehazten ahal diguzu hizkuntz komunitate baten definizioa?
Talde linguistiko bat tokikoa ez den edo berez lurraldeari lotua ez den hizkuntza konpartitzen duen taldea da. Adibidez, Hego
Ameriketako zonbait herrietan, euskal diasporak talde linguistiko bat osatzen ahal du. Hizkuntz komunitate bat hiztun talde bat da ere baina erabiltzen duen hizkuntzak, bertako herriarekin
harremana edo lotura ukan behar du.
Behatokiak ere munduan hizkuntza komunitate guztiek eskubide berdinak ukan behar dituztela dio. Hots, bereizkeriarik ez egoiteko herritarren artean, oinarrizko eskubide berdinak behar zaizkie
aitortu herritar hoiei.
Euskal Herrian, euskarak duen egoera berezia da. Azpimarratu behar da euskararen galera ez dela berezkoa izan. Euskara ez da galdu hiztunek erabaki dutelako beren kabu hizkuntza baztertzea.
Hainbat faktorek gure hizkuntza maila jaistea lortu dute. Euskara arroztu izaitea ez da naturala izan, nahikari politikoaren ondorioa baizik. Egia erran gaur egun naturala ez dena da tokiko eta
berezko hizkuntza batek ikasteko aukera ez ukaitea, Euskal Herrian maiz gertatzen den bezala...
Behatokiaren zein ezaugarri azpimarratzen ahal dira?
Behatokiaren hasiera eta garapena beti pixkanaka, ttikitasunetik eta errealitateari egokitzeko xedearekin egin dira. Nafarroarendako
euskararen eskubideei buruzko oharrak ez "atzerritar" kutsuarekin izaiteko, Iruñan Behatokiaren lehen bulegoaren idekitzea erabakia izan zen. Lehen urteetan Iparraldean gertaera larriak
hurbiletik segi-tzen ginituen guttienez urteko txostenean ezartzeko. Gero Iparraldean ere "hizkuntza eskubideak, gure eskubideak dira!" segurtasuna jendarteratzeko Behatokiak ideki duen bigarren
bulegoa Baionan egin du!
Bestalde, Behatokia erakunde independentea da. Instituzio, aderdi, administrazio eta gobernuetarik kanpo da. Babesa eta zilegitasuna Kontseiluari eta bertan diren 45 elkarteei esker baditu. Diru
iturriak Kontseilutik eta zonbait herriko etxeetarik lortzen dituelarik.
Azkenik, EEP, Arartekoa, etabarrekin egiten dituen bilerek iritzi trukaketa ahalbidetzen dute eta hor ere Behatokiari zilegitasuna emaite diote.
Zertan arizan da zehazki Behatokia azken 8 urteetan ?
*Urtero hizkuntz eskubideen urraketari buruzko txostena egin du, diagnosia moduan. Lehenik, administratibo eta arduradun
instituzionalei itzulia, jakin dezaten non diren beltzuneak. Bestalde, hizkuntz komnunitateari begira egina. Komunitatea ohar dadin noraino urratuak zaizkion eskubideak. Adibide bat emaiteko,
askotan entzuten da "Euskal Herrian euskaraz bizi daiteke euskalduna" edo "Hemen bada jada euskara... zer gehiago nahi duzu."
Txostenak egoera zehatz batzu argian uzten ditu. Adibidez, nola SNCFak 4 hizkuntzatan seinale batzu berritzea erabakitzen duen... euskara baztertuz eta 2. mailako hizkuntza bat bezala tratatuz.
Txostenarekin herritarrak ikusten du bere hizkuntzaren egoera ez dela ona. Kontraesanak agerian utziak dira berezikeria azpimarratzeko!
* Kontseiluak galdaturik Monografikoak landuak dira. Azkena aseguru polizak euskaratzeari buruz. Behatokiak azterketa juridikoa egiten du (legeria ikertuz (Erkidegoa, España, Frantzia eta Europa
mailan) eta ondorioz zer aukera, zer debeku, zeri buruz joaiten ahal den ikusten du. Hots polizak frantsesarekin batean euskaraz idaztea ez dela debekatua baieztatu da eta argi utzia izan
ere.
Ondotik dinamika deklinatzen da herrietan (elkarteak animatuz beren aseguruei euskararen erabilpena galdegiteko) euskara ikus dadin eta jendeak erabil dezan gero eta gehiago... seguru polizen
bidez ere.
* Euskararen telefonoa (05 59 59 49 48 edo www.euskararentelefonoa.com) eskaintzea, euskaldunek kexa egiteko, argibidea eskatzeko edo/eta jokabide eredugarriak txalotzeko.
Euskal Herritik kanpo ere lortzen duzue Behatokiaren lana eraginkortzeko molderik?
Behatokiak jorratu dituen bi bide azpimarratzen ahal dira.
* Europako Kontseilua (1949ean sortua eta Europar kontinenteko 47 herri batzen dituena, www.coe.int). Kontseilu horrek hizkuntz guttituak konduan hartzen ditu. Behatokiak Hego Euskal Herriko
eskubide urraketen txostenak ekartzen ditu. Txosten guziak frogekin dira (herritarren lekukotasunekin, argazkiekin, gertaera zeha-tzen aurkezpenarekin, instituzio-eragile kritikatuen erantzun
ezberdinekin, etab.). Noski zaila zaie onartzea Behatokiak aitzinean emaiten dituen kasuak (kasu honetan Estatu Españolaren eskasak) egia direla, baina ezin dute erran gezurrak direla eta horrela
txostenak molde dokumentatuan aurkezten duen errealitatea ukatu!
* Nazio Batuetan itun garrantzitsuenetan, "Eskubide zibil eta politikoen nazio arteko itunean" - 27. artikuluak (guttiengoen gaiari buruzkoak) beti Frantses estatuari parada emaiten dio argi
uztea, gu-ttiengo edo minoriarik ez duenez, ezin zaiola aplikatu ituna. Horrek ateak hesten ditu zeren Genevako erabakiak ez dira Frantses estatuko guttiengoei aplikatzen... ez dute izaiterik
eta. Baina “Eskubide sozial eta kulturalen itunean” ez dira aipatzen guttiengoak... eta orokorrean aipatzen ditu eskubideak. Duela 2 urte Aurre batzordean egon ginen eta iaz Ba-tzordean. Gu han
material guziarekin joan ginen. Lehenik Batzordeko kideak (Gobernu batzuren ordezkariak) arizan ziren. Gero ONGen aldi zen (Behatokiarena besteak beste). Azkenik Estatuko "Enbaxadore"ak
mintzatzen ziren... Behatokiak eta ONGek ez zutenez "Enbaxadoren" deklarazioen zuzentzeko parada, batzordean ziren "sentiberagoak" kafe orduan hurbiltzeko parada bakarrik gelditzen
zitzaigun informazio gehiago eskaintzera joanez “enbaxadorearen” iritzia kontrastatzeko.
Ez bada kanal ofiziala ere, erabilgarria izan da zeren iritzien aldatzeko parada eman du eta Euskal Herrian euskararen egoera errealagoaren berri emaitekoa ere.
Jeudi 9 juillet 2009
4
09
/07
/Juil
/2009
13:19
-
Publié dans : Euskaraz bizi!
0
Commentaires