Iparraldeko gazteen ibilbide akademiko eta sozio-profesionala.
Seaskako ikasle ohien esperientzia 1984-2008 bitartean.
Gaindegiak, Seaskak eta Hezkuntek elkarteek elkarlanean egindako ikerketak, Seaska den 40 urteko proiektuaren balorazioa egiteaz gain, ezagutzarako
ate berri bat zabaltzen du. Iparraldeko 500 gazte eta ez hain gazteren lekukotasunak bilduz, Gaindegiak errealitate berri bat agerian eman du.
Gaur egun, 27 ikastola dira Iparraldean; 22 lehen maila eta ama-eskola, 3 kolegio eta lizeo bat.
2600 ikasle eskolatuak dira ikastoletan, Seaskaren datuen arabera Iparraldeko ikasleen %10a.
Giza zientziak ikasi – Irakasle izan
Goi mailako ikasketen iraupena berdin-tsua ezagutzen dute ikastolako ikasleek eta Akitaniakoek. Lortutako maila ere berdintsua da. Aldiz, ikasketen
sailari begiratzen badiogu, ikusten dugu banaketa berdintsua dela medikuntza eta zientzietan, baina gain errepresentazio bat badela giza zientzia, literatura eta kirolean. Horrek lotura zuzena
badu proiektu profesionalarekin.
Galdekatuen %55a lanean da. Eta ikastolatik ateratzen direnen laurdena irakaskuntza munduan dabil lanean. Izan publiko, pribatu edo murgiltze eredua,
ikastolatik ateratzen den 4 ikasleen artean, 1 irakasle, AVS, zaindari edo gisa horretako lanetan dabil.
Azkenik, Iparraldeko lan merkatuak dituen muga kuantitatibo eta kualitatiboak direla eta, galdekatuen %17ak deklaratzen du gain-diplomatua dela bertan
lan egin ahal izateko.
Herrian lan egin nahi... baina ez ikasi.
Ikasle ohien %87a Iparraldean bizi da. Gaur egun, atzerrian lan eta bizi direnek ezaugarri ohargarriak dituzte: diploma maila gora dute, goi mailako
postu bat dute eta lansari handia eskuratzen dute.
Kasik laurden batek (%23) bere ikasketak Iparraldean egiten baditu ere, gehiengoa Frantziara joatea behartua da (%61) eta %11 bakarrik Hegoaldeko
ikastegi batean segitzen ditu bere goi mailako ikasketak.
Hala ere, %62ak ongi bizitzen du erbesteratze hori eta “hautu” bat dela adierazten du. Beste mundu bat deskubritzeko gogoak eta giroz aldatzeko
beharrak justifikatzen du hautu hori. Hala ere, epe laburreko erbesteratzea da gehienentzat; %85en bizitoki proiektua Euskal Herrian kokatzen da (edozein lurraldetan).
Hegoaldean lan egiteko perspektibak ez dira hain argi. %38 prest baldin bada ere bertan lan eta bizitzea, %17k dio ezetz eta %32k ez dakiela.
Batzuentzat, Hegoaldea “eremu naturala” da, “euskaraz lan eta bizitzeko aukera eskaintzen duen lurraldea“ eta “profesionalki aukera ederrak eskaintzen” dituena. Baina beste asko beren
sorterriari atxikiak dira eta azken batean “aski gutxi ezagutzen” dute mugaz gaindiko egoera, bizimodua eta mundua.
Txosten osoa eskuratzeko:
www.gaindegia.org/eu/LK10
Mercredi 18 novembre 2009
3
18
/11
/2009
11:10
-
Publié dans : Fiches Pratiques - Asteko Fitxa Lagungarriak
0
-
Recommander
Commentaires