Un outil interactif pour améliorer la connaissance du Pays Basque,
de son histoire, son patrimoine, sa culture,
sa langue et sa vie sociale.
RADIOKULTURA, 4 HITZEZ…
* Euskal eta frantses hizkuntzen munduen arteko loturak sortzea ezinbestekoa da.
Oraindik gainditu ez dugun banaketa bat ageri da bi unibertsoen artean eta frantses ingurumenak gutti daki euskal kulturari buruz. Bi mundu hauek lotuko lituzken gune mixtoak sortu behar dira.
* Gazteak interesatzen dituen alorrak indartu behar dira
Gazteria da gure geroa eta ipar Euskal Herriko hizkuntza normalkuntza hortarik pasatzen da. Garrantzitsua da etorkizunezko euskara modernoaren irudia ematen duten proiektu erakargarriak sortzea.
* Proiektuek Euskal Herri barnekaldetik ere etorri behar dute
Euskara eta euskal kulturari dagozkion proiektu erakargarri eta modernoak barnekaldetik etorri behar dira. Radiokulturaren egoitza Hazparnen kokatua da.
* NTICetan sartzea euskararentzat estrategia da
Gazteek ez dutela irakurtzeko ohiturarik kondutan harturik, irratia oinarrizko elementua da prozesu hontan. Internet bidez irratia entzuten duten pertsonen kopurua emendatuz doa egunez egun.
NOLA IBILTZEN DA ?
Irrati proiektuak bi publiko hunkitu nahi ditu:
a) Musika entzun nahi duen pertsona (MUSIKA LAGUN)
b) Erreportai edo emankizun tematiko batzu xekatzen dituen pertsona
(ZURE IRRATIA ASMATU)
MUSIKA LAGUN: Euskarazko musika (estilo guziak barne) duen programazioa da. Euskal musika eta kantuaren aberastasuna deskubriaraztea du helburutzat. Entzuleak, azken 20 kantuen xehetasunak ikusten ahal ditu pantailan.
ZURE IRRATIA ASMATU: Huntan, entzuleak interesgarrien iduritzen zaizkion emankizunak entzuten ahal ditu. Gai desberdinetako erreportaiak, hilabetero arraberritzen dira eta frantsesez edo euskaraz proposatuak dira.
Lundi 1 janvier 2007
1
01
/01
/Jan
/2007 12:13
-
Publié dans : Orotarik
0
Commentaires