Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata---Alda-2097---2009-10-08_05.jpg
  • Enbata---Alda-2081---2009-06-04_01.jpg
  • Enbata - Alda 2117 - 2010-02-25 05

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles

Xabier Irastorza
MRA Fundazioa - Publikazio eta Ikerketak


“Azken hamarkadetako neurririk gabeko hazkunde ekonomiko hau

 aurrera eramateko, planetaren biziraupena bera ere arriskuan jarri dugu”

(Irailaren 24eko artikuluaren amaiera)


Ongizate gizartearen desitxuratzea
Egun sofritzen ari garen krisiak zerbait agerian utzi badu gure bizitza egituratzen duen eredu ekonomiko honen mugak eta gabeziak dira. Hazkunde garaian BPGren arabera neurturiko aberastasun ugari sortu arren, horrek ez du balio izan maila berean gehiengoaren ongizatea hobetzeko, ez eta ongizate gizartea sendotzeko ere, guztiz bestela, hau desitxuratzeko profitatu da. Oparotasunean, gehien zutenak izan dira berriro ere aberastasun gehien pilatu dutenak, langileon kaltetan; eta lehen hauek izan dira aberastasunaren zati handiago batekin geratu arren gure ongizate gizartea mantentzeko ekarpen eskasena egin dutenak, honen zamarik astunena berriro ere langileen bizkar eroriz.

Aberastasuna gutxi batzuen poltsikoetan pilatzen

Esan dezakegu gizarte eta ekonomia eredu honek bizi irauteko geroz eta “aberastasun” gehiago sortzera behartzen gaituela, beti ere enplegu baten menpe eta patroiak dioenaren arabera lan egin eta bizi izatera behartzen. Baina krisi honek agerian utzi duen moduan, horrek ere ez digu egoki bizi izateko aukera bermatzen. Agerian geratu da, inoiz baino aberastasun handiagoa sortu arren, inoiz baino gehiago lan egin arren, krisiaren lehen zantzuekin pertsona ugari lan merkatutik kanporatuak izan direla eta askok bizi irauteko arazoak sofritzen dituztela. Eta hau honela da sorturiko aberastasuna egoki banatu ez delako, eredu ekonomiko honek aberastasuna gutxi batzuen poltsikoetan pilatzera daramalako, azkenean sistemaren beraren gelditzea eta gainbehera sortuz.

Gure planetaren biziraupena bera ere arriskuan jarri dugu

Hau gutxi balitz, azken hamarkadetako neurririk gabeko hazkunde ekonomiko hau aurrera eramateko gure planetaren biziraupena bera ere arriskuan jarri dugu, jada bere mugetatik kanpo errekurtsoak ustiatuz. Horren adibide energia krisia, elikagaien arazo larria, kutsadura, klima aldaketa...
Hau honela, ez al da bidezko geure buruari galdetzea zer nolako hazkundea behar duen kapitalismoak sorturiko aberastasuna, gutxieneko mailan bada ere, pertsona guztiei irits dakien?
Noiz arte jasan dezake gure munduak horrelako ustiapen eta hazkunde eredua? Noiz arte egin behar diegu men gu guztion lanaren jabekuntzatik bizi diren enpresari eta kapitalistei? Noiz arte jasan behar dugu inongo partehartze eta kontrol demokratikorik onartzen ez duen gutxiengoaren inposaketa hau?
Zergatik sostengatu gehiengoa menperatzen eta ondamendira garamatzan eredu ekonomiko eta sozial hau?

Beharrrezko dugu, kontsumismo itsutik ihes eginda, guztion beharrak oinarrizko mailan behintzat, gabeziarik gabe, bermatuko dituen gizarte eredu eta antolamendu ekonomikoa.

Benetako zein ekoizpen behar dira jendarte gizatiar eta jasankorra eratu ahal izateko?

Geure buruari galdetu beharrean gaude pertsonok eta gure gizarteak benetako zein behar dituen eta ondorioz zertan lan egin eta zer ekoiztu behar dugun, benetan jendarte gizatiar eta jasankorra eratu ahal izateko. Bide honetan, pertsona guztion ongizatea, edozein dela ere gure lan egoera edo diru sarrera, gutxiengo mailan ziurtatzen duten zerbitzu publiko sendoak oinarrizkoak ditugu (osasun zerbitzuak, hurtzaindegiak, hezkuntza sistema, zahar-egoitzak, garraio publikoa, etxebizitza, zerbitzu eta laguntza sozialak...). Bestalde, gure bizitzetan enpleguak betetzen duen denbora eta lekua ere zalantzan jarri beharrean gaude. Lanak batzuren bizitzak itotzen dituen bitartean beste batzuk ez daukate mundu horretan sarbiderik, horrek bai batzuei baita besteei ere sortzen dizkien arazoekin. Hau gainera, azken urteetan garbi geratu den moduan, geroz eta aberastasun handiago sortzen ari garenean.

Bestelako gizarte eredu bat

Premiazkoa dugu lanaren eta aberastasunaren bestelako banaketa bat. Oinarrizko errenta unibertsala, lan denboraren murrizketa, lanaren banaketa, denboraren askapena edota antzeko atzoko eta gaurko aldarrikapenak geure egin eta gizarteratu beharrean gaude. Pertsona, talde eta erakunde ugarik desio dugu bestelako gizarte eredu bat eta bestelako giza haremanak, eta sarritan uste baina gehiago gara horretan modu batera edo bestera lanean ari garenok. Bada garaia, are gehiago eredu kapitalistak bere muga eta gabeziak inoiz baina ageriagoan utzi dituenean, elkartu eta bizi dugun inposaketa eta zapalketa honi elkarrekin buelta ematen hasteko.
Mercredi 7 octobre 2009 3 07 /10 /2009 15:37
- Publié dans : Ekonomiaz - Economie à contre-courant - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires - Recommander
Retour à l'accueil

Bideoak+Argitalpenak

ELAren Dokumento Politkoa
(EUS)



Document Politique d'ELA
(FR)

















Maiatzeko hamabostaldia!




















Quinzaine alternative!

********


Zuen diru laguntzak
EHLGri... internetez!









Votre aide financière
à EHLG via internet!

Gai Monografikoa:
EHLG auzibidean!













www.ehlgdoitvivre.org

EHLG-REN ALDE
MOBILIZAZIOAK :











Ikus  - Voir :
www.ehlgdoitvivre.org


Indarrak bildu
burujabetza irabazteko














Unir nos forces pour
gagner la souveraineté




Le Pays Basque Sud
aujourd'hui
2 conférences
d'Amaia Muñoa














Hego Euskal Herria
gaur egun
2 hitzaldi
Amaia Muñoarekin


2008KO URRIAREN 18AN
Bortxa-ezari buruzko
FORMAKUNTZA!

















LE 18 OCTOBRE 2008 :
FORMATION
sur la Non-violence active


FORMATION


 MAIATZAREN LEHENA 
                    /  
             1er MAI


       BIDEO GUZIAK!
TOUTES LES VIDEOS!
     
 

  ABERRI EGUNA 2008 :


  GAI MONOGRAFIKOAK :
Alda-11---Eneko.JPG

undefined


GM---Syndicalistes-01.jpg

Egutegia

Mars 2010
L M M J V S D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternative écologique et sociale alternatiba Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Recommander ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur OverBlog - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés