Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2137 - 2010-07-29 05
  • Enbata - Alda 2106 - 2009-12-10 05
  • Enbata - Alda 2149 - 2010-10- 21-1

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles
Alda-32---Jean-Joel-Ferrand.JPG
Jean-Joel Ferrand
 
Euskal Herriko historia ongi ulertzeko
ikuspuntu original batetik

Liburu hau Joxe Iriarte «Bikila»ren autobiografia dugu. Baina militante trotskistak ez digu bere bizitza osoa kontatzen, bereziki frankismoaren bukaera eta transizioko urteak aipatzen ditu.

Abertzaletasuna eta iraultza soziala
Garai bateko giroa islatzen da autobiografia honetan. Itxaropen handiak, abertzaletasuna eta iraultza soziala nahasiak agertzen ziren garaietan.
Eta herri bateko giroa: Errenteria/Orereta («lege gabeko hiria», papeleraren usaina, alamedako asanbladak, barrikadak errepide nagusian, kargak eta gomazko pelotak).
Asambladen kontua bereziki interesgarria da: herriko mugimendu baten hastapenak, gailurra eta dekadentzia, normalizazio demokratikoaren eragina, partiduen estrategia.
Maila politikoan, Iriarte gaztearen ibilbidea agertzen zaigu.
Bere engaiamenduaren iturri ezberdinak: kristautasun soziala, euskararekiko zaletasuna (eta bertsozaletasuna), langileen mugimendua... ETAn nola sartu zen, klandestinitatearen kontuak, topaketak erbestean eta barne debateak, erakundean zizioak nola gertatu ziren... Baina dena modu bizian; elkarrizketak tabernetan, autoetan, ekintzen ondoan, eta horrek errexten du irakurketa, debateak kontextu konkretu batean ezartzen.
Eleberri psikologikoa ez izan arren, pasarte batzuk hunkigarriak dira, bere lehen emozio sexualak militantzian kontatzen dituelarik besteak beste (nola hitz ordua mezulari batekin musukatzen eta laztantzen buka daiteke...).

Beste herriekin elkartasuna
Liburua irakurtzean, figura baten ezagutza egiten da, bere ibilbide osoan internazionalismoa mantendu duen pertsona, beste herriekin alkartasuna tinko heltzen... Mementu zailak bizi zituen mugimenduan ere, elementu sektarioen erasoak pairatzen zituenean. «Espainolizta» hitza zen goxoenetako bat errezibi-tzen zituenen artean. Baina Bikila, bere lagun guztiak ez bezala, firme mantendu da Euskal Herriko eskubideen defentsan.
Nazionalismo burgesaren kritika egiteagatik ez da pasatu Espaina defendatzera edo konztituzioa ospatzera, sasi ezkertiar anitz bezala. Eta etika handiko gizona dugu Bikila; borroka armatuak sortzen dituen  arazoi etikoak ez ditu ezkutatu formula hutsen bidez («konfliktu baten expresioak» etab.). Berarentzat, ekintzen kritika «Correos» kaleko atentatuarekin hasi zen, eta hortaz argi mintzatzen da (kafetegi baten leherketa izan zen, eta langileak hilak edo mutilatuak izan ziren).

Jarrera pertsonala eredugarria...
Baina hala ere muga ebidentea da. Nahiz eta Bikilaren jarrera pertsonala eredugarria izan, kolektiboki ETAtik pasatu ziren LKIkoek porrot egin dute.
Base soziala mugatua baina kementsua mantendu zuten laurogeiko hamarkada arte baina gero bakarrik geratu dira beterano batzuk...
Beti zaila izan da hemen abertzale eta ezkertiarra irautea EHAMetik kanpo; orain ZUTIK taldeko batzuk PSOEtik hurbiltzen ari dira, anitzek politika utzi dute (arlo sozial eta kulturalean aritu arren), eta bere jarrera mantendu dutenek ez dute belaundaldi berrietan erlieboa izan.
Euskara batu errexa eta argia erabiltzen du maratoigile iraultzaileak (irakurleak «Bikila» izena etiopiar korrikalari famatuarena, eta ez Jose Iriarteren baserrikoa dela ikasiko du ere...).
Txalapartak argitaratu zuen 1999an; oroitzapen liburu interesgarria benetan, Euskal Herriko historia ongi ulertzeko ikuspuntu original batetik.
Mercredi 10 février 2010 3 10 /02 /Fév /2010 18:06
- Publié dans : Fiches Pratiques - Asteko Fitxa Lagungarriak - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Février 2012
L M M J V S D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés