Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2137 - 2010-07-29 05
  • Enbata - Alda 2106 - 2009-12-10 05
  • Enbata - Alda 2149 - 2010-10- 21-1

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles

Mattin Bacho-k

 
Nola lortu estruktura euskaltzalea euskaratzea?
Edo klasikoa den 10 euskaldun + erdaldun 1 = 11 erdaldun ekuazioa nola konpondu?


Hasi aitzin erran gabe doa bainan hala ere hobe oroitaraztea: formula magikorik ez da.
Bi galderen gibelean xede amankomun bat agertzen da hots eragile jakin batzuen hizkun-tza-ohiturak aldatzea eta ondorioz hizkuntza-ingurumen orokorra kanbiatzea betiere euskarari leku gehiago eskainiz. Arlo frangotan bezala gai huntan ere finkatu helburuen ardiestea ez da sekulan aitzinetik irabazia. Haatik porrota segurra da gutienezko baldintzak ez badira betetzen. Ondoko lerroetan funtsezko baldin-tzak aipatuko eta nahiz ez bakarrak izan hiru erabakigarrienak nabarmenduko ditut.

Gutienezko baldintza ezagunak
Lehen galderaren kasuan bederen gutienezko baldintza bat betetzen da hau da gogoa ukaitea, nahi izaitea. Haatik bigarren gutienezko baldintzari buruz hau da egitura euskaltzaleko kideen hizkuntza gaitasunari buruz ez dakigu deus. Kuadrillategiko -lagunarteak euskaraz bizitzeko proiektua(*)- esperientzia eraman dutenek berresten dute biziak euskaldunoi duela aspaldi ikasi daukuna hau da «taldekide euskaldunen kopurua eta hizkuntza gaitasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta errazago bideratuko da hizkuntzazko ohituraren aldaketa». Kasu ez du horrek erran nahi, apentziarik ere, kide guziak euskaradun izan behar direla zerbait egiteko edo elebakarradunez soilik osatu egitura euskaltzaleak ez duela deus egiten ahal.
Bigarren galderan aldiz hizkuntza-gaitasunaren berri baldin badugu nahikariari buruzko argibiderik ez. Euskaradun guziak euskaltzale balira ez ginateke 2009an ezagutzen dugun hizkuntza-ingurumenean biziko.
Bestalde hizkuntza gaitasunarena konpon-tzen baldin badakigu nahikariarenarendako aldiz ez dugu asetzen gaituen aterabiderik oraino atxeman bainan ari naiz ea ez duenez zerbait ikustekorik mintzaira baten -gure kasuan euskararen- erabilpen eta beraz erabilgarritasun heinarekin.
Dena den eman dezagun aipatu gutienezko bi baldintza horiek oro har betetzen direla hots egitura euskatzalea dela eta bere kide gehienek oinarrizko gaitasuna erakusten dutela. Ez da oraino irabazia. Hirugarren bat eskas baita.

Gutienezko baldintza gordetua
Hizkuntza-arautegi aitortu edo esplizitua. Ezezagunena eta kuadrillategikoek argiki azal-tzen dutena «esan bezala talde guztiek arautzen dute nolakoa behar duen izan bere baitan kideen arteko hartu-emana, (…) baita zein hizkun-tza erabiliko den. Beste era batera esanda, taldeak arautzen du, modu aitortuan nahiz aitortu gabean, taldearen baitan kideek elkarrekin euskaraz ala erdaraz egingo duten». Nahitara gordetua hitza baliatzen dut ez baita begi bistakoa hizkuntza-arautegi bat indarrean dela konparazione ogia erosten dugularik, futbol entrenamendura joaiten girelarik edo auzoa agurtzen dugularik. Alta hizkuntza-arautegia nun nahi kukutzen da ardurenean ez bagira hortaz kontziente ere.
Eta 2009an gure Iparraldetxo huntan hizkun-tza-arautegiak -gehienetan kukutua- frantsesa baliatzeko agintzen du.
Salbuespenak badira. Euskararen mesedan hizkuntza-arautegi nagusia nahitara hautsi dutenen gerizapean da euskara gehien aditzen eta ez da halabeharrez. Orainokoan hizkuntza-arautegi «normala» erran nahi baita frantsesa baliatzea agintzen duena utzi duten egiturek euskara dute izaiteko arrazoin nagusia. Espresuki euskararen normalizazioa helburu ez duten eragile, egitura, jende multzo euskaltzaleek aterabidearen zati garrantzitsu bat badute esku artean. Bakotxak bere hizkuntza-arautegia gordelekutik ateratzea eta taldekideen artean berrikusi eta adostea lehen urrats esanguratsu bat litzateke.


(*) Xehetasun gehiagorentzat:
www.soziolinguistika.org/eu/node/1782

Jeudi 1 octobre 2009 4 01 /10 /Oct /2009 16:59
- Publié dans : Euskaraz bizi! - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Février 2012
L M M J V S D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés