Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2137 - 2010-07-29 05
  • Enbata - Alda 2106 - 2009-12-10 05
  • Enbata - Alda 2149 - 2010-10- 21-1

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles

Andoni Barreña Agiberreitia
/ Salamancako Unibertsitatea

Eleaniztasun egoeran jabekuntza lortzeko zonbait baldintza

Hizkuntza jabekuntza
Haurrak hizkuntza garatzeko jarraitzen duen prozesuaren inguruan denok daukagu esperientzia handia. Beharbada, guk egin genuena gure hizkuntza(k) gureganatzeko ez dugu gogoratuko, baina hainbat haur ikusi dugu gure inguruan euskara garatzen, erdara garatzen edo biak aldi berean garatzen.
Gehinetan ez dugu gure inguruko haurren hizkuntzaren jabekuntza-garapena sistematikoki jarraitzen, baina egokitzat daukagu geure burua jabekuntzaren inguruan ondorioak ateratzeko.

Eleaniztasuna arlo pertsonalean

Gaur hemen bi hizkuntza (edo ghegiago) aldi berean garatzeaz jardungo dut. Ez dut jorratuko hizkuntza bakarra garatzen ari diren haurren kontua, baizik haur elebidunen edo eleaniztunen alorra, berau askoz ere eztabaidatuagoa delako.

‘Zenbat buru, hainbat aburu’
Batzuentzat haurrak gai dira bi hizkuntza aldi berean garatzeko. Gai dira gure inguruko haurrak, esaterako, aldi berean euskara eta erdara egoki menderatzeko. Uste honen aldekoek oso argi ikusten dute hiru, bost edo zazpi urteko umeek gai izan daitezkeela bi hizkuntzak erabiltzeko. Adibide zehatzak izango dituzte gogoan, eta froga sendoak otutzen zaizkie euren usteari eusteko.
Beste batzuentzat, ostera, bi hizkuntza aldi berean garatzen ari diren haurrek arazoak izaten dituzte. Gainera, arazo horiek gehienetan euskararekin izaten dira. Ez omen dituzte bi hizkun-tzak hain ondo bereizten, hizkuntza bateko elementuak (gehienetan erdarakoak) beste hizkun-tzako (gehienetan euskara) esaldiak ekoiztean erabiltzen omen dituzte, eta horrela euskara apurka-apurka aldatzen eta hondatzen ari zaigu. Horregatik, egokiago jotzen dute hizkuntza bakarra irakastea haurrei etxean.
Esaera zaharrak esaten duen legez, ‘zenbat buru, hainbat aburu’. Argi dago iritzi horiek muturrekoak baino ez direla, eta tartean badela iritzi-aukera ugari ere, baina, nolabait, muturreko iritziak biltzen dituztela esan daiteke.

Hizkuntzak aldi berean eta nahasi gabe garatzeko baldintzak

Ikerkuntzak erakutsi digu haurrak bazekaeela bi hizkuntza (edo gehiago) aldi berean garatu hizkuntzok nahasi gabe, baina horretarako zenbait baldintza bete behar dituztela haurraren inguruko helduek:

‘Lagun bat, hizkuntza bat’
Batetik, helduok sistematikoki hizkuntza bera erabili behar dute haurarrekin ari dinenean. ‘Lagun bat, hizkuntza bat’ leloa jarraitzen ahalegindu behar dute. Horrela haurrak hizkuntzak lagun zehatzekin lotuko ditu eta helduaren hizkuntza erabiliko du berarekin ari denean.

Antzeko entzunaldiak hizkuntza bakoitzean

Bestetik, nolabaiteko oreka izan behar du haurrak entzuten dituen hizkuntzen artean. Antzeko entzunaldiak izan behar ditu hizkuntzetako bakoitzean. Zenbat eta entzunaldi handiagoa izan hizkuntzetako batean, baliteke bestea beranduago garatzea, eta entzunaldi txikia badu ahulago ere gara dezake.

Zenbat eta goizago hobe

Hirugarrenik, jaiotzatik entzun behar dituela haurrak bi hizkuntzok. Jaiotzatik ez bada, zenbat eta goizago, hobe.

Kalitatezkoa eta duina afektiboki eta komunikatiboki

Azkenik, kalitatezkoa izan behar du haurrak entzuten duena; ez arau kultoaren gorabeheretan, baizik aldaerako zuzentazunean eta borobiltasunean. Kalitatezkoa eta duina, afektiboki eta komunikatiboki.

Baldintzen eta hatsarrearen garrantzia
Horrela, baldintza horiek beteta, baliteke haurrak bi hizkuntza aldi berean garatzea nahasi gabe. Eta horrela ikusi da hainbat ikerketatan, euskara eta erdara garatu dituzten haurren ingurukoak barne. Hiru urte inguruko haurrak bi hizkuntzak nahasi gabe darabiltzala ikusi da. Geroago zer egingo duen haur elebidunak beste kontu bat da, eta inguru sozialaren araberakoa izan daiteke: eskola, kalea, lagun-taldea, gurasoen ohiturak eta sinesmenak eta abar. Baliteke hizkuntzetako bat ahanztea, baztertzea edo ahultzea, baina horrek ez du zerikusirik haurraren ahalmenarekin, haurraren inguruarekin baino, eta inguru horrek erakusten edo eskatzen dionarekin.
Alabaina, argi dagoena zera da, giza-burmuina gai dela bi hizkuntza aldi berean garatzeko, eta nahasi gabe, eta hatsarre honek ikaragarrizko garrantzia dauka

Jeudi 12 novembre 2009 4 12 /11 /Nov /2009 18:03
- Publié dans : Euskaraz bizi! - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Février 2012
L M M J V S D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés