Hasiera



 

  Alda! & Enbata...
C'est quoi ? Zer dira?

  Asteko soinua: Batera!!

Zonbait Irudi!

  • Enbata - Alda 2137 - 2010-07-29 05
  • Enbata - Alda 2106 - 2009-12-10 05
  • Enbata - Alda 2149 - 2010-10- 21-1

Recommander

W3C

  • Flux RSS des articles
A--Joseba-Garai.JPG

Joseba Garai / AEK-ko erakaslea Xiberoan


Xiberoan saltegi, lantegi, elkarte
eta beste arloetako eragilei, bakoitzak bere heinean eta

bere nahikundearen eta ahalen arabera,
euskararen aldeko urratsak egitea proposatu.


Joan den urteko apirilean, Xiberoko euskalgintzako hainbat elkarte (AEK-Xiberoko gaü eskola, Xiberoko Botza, Sü Azia, Bertsolarien Alkartea, Sohütako eta Basabürüko ikastolak...) Xiberoa Herri Alkargoa eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren arteko elkarlanari esker, Xiberoko Euskaraz bai egitasmoa abiarazi da.
Ipar Euskal Herriko beste herrietan eraman dinamikari jarraikiz, Xiberoan ere saltegi, lantegi, elkarte eta beste arloetako eragilei, bakoi-tzak bere heinean eta bere nahikundearen eta ahalen arabera, euskararen aldeko urratsak egitea proposatu zaie. Geroztik, delako Euskaraz Bai kanpainak berrogoita hamar engaiamendu bildu ditu Atarratzeko eta Mauleko saltegi eta hainbat ikastetxeren artean. Ekimen xumea izanik ere, mementukotz erdietsi diren emaitzak ez dira tanpez gutxietsi behar, kontuan hartuz beste Herrialdeetan gertatu bezala, Xiberoan ere euskararen gainbehera agerikoa dela.

Hizkuntza komunitatearen desegituraketa

Jakina da, Xiberoan ere euskara jendartean emaiten diren funtzio komunikatiborako espazioak galtzen joan dela. Alabainan, 2008an argitaratu IV. Inkesta Soziolinguistikoak erakusterat ematen duen bezala, Baxe Nafarroarekin batean Xiberoa, oraino Iparraldeko herrialderik euskaldunena gelditzen baldin bada ere, biztaleen erdia baino gehiago elebiduna izanik, elebidunen ehunekoak beheranzko joera du. Tendentzia hori oraino ageriagoa da adinean jautsi ahala: 16 eta 24 urtekoen artean %30 baizik ez da elebiduna eta ondorioz %57 frantses elebakarra. Azken emaitza honek argiki adierazten du Barnealdeko gazteen artean euskarak duen erakargarritasun mugatua. Ez dira harritzekoak beraz, maskaradetako prediküen egiteko mementuan, arizale gazteek erakusten dituzten zailtasunak.
Haurren ikasketa prozesuari dagokionean, nahiz eta azkenaldi hontan aintzinamendu garrantzitsuak eman diren, klase elebidunetako eskaintzak murritza izaiten jarraikitzen du eta ez da eskola eta ikastetxe guzietara hedatua. Lehen mailako ikasleetan %38a baizik ez da klase elebidunetan edota murgiltze sisteman ari, ikastetxe eta lizeoetako euskarazko kurtsoek mementoko eragin sinbolikoa dutelarik.
Helduen erakaskuntzaren esparruan ere ezin uka azken urte hauetan eman diren urrats sendoak. Haatik, ikaskuntzaren prozesuan baitezpadakoa den adierazlea, hots, nahikotasun mailaren erdiestea, ikasle gutti batzuen eskuetan da. Izan ere, ikasle ainitzek hizkuntzaren ezagutza maila aski egokia lortzen badute ere, erabileran diren hutsuneetaz ohartu bezain laister, hastapeneko motibazioa galtzen dute. 

Normalizazio prozesurako urratsak
Egoera kezkagarria da dudarik gabe bainan Xiberoak mintzairaren berreskuratze prozesuan funtsezkoak litezkeen hainbat ahalmen eta baliabide preziatuez gozatzen ditu..
Biztanle kopuru tipia duen herrialdea izanik, hizkuntza politika eraginkorra aiseago ahalbidera liteke. Bestalde, oraino elebidunen kopurua aski haundia da. Lekuko euskaldun alfabetatugabeez osaturik da ororen buru bainan hizkun-tza minorizazio egoeratik ateratzeko giza talde garrantzitsua izan daiteke.
Azken hamar urte horietan euskararen inguruan Herri Alkargoak erakusten duen egoera aldatzeko prestutasuna azpimarratzekoa da. Iparraldeko lehenetarik izan da herrialdearen diagnostikoa egiten eta eskura dituen baliabideak eskaintzen.
Ez dugu ahantzi behar euskalgintzako partaide desberdinek egin duten lana. Ikastola, sare publiko eta pribatu  elebiduna eta gaü eskoletako erakasle, buraso eta bolondresek lan haundia egin baitute.
Ildo berean, Xiberoa nortasun eta identitate indartsua duen herrialdea izanik, gisa ainitzetako kultur ekintzen eremu aberatsa da. Ezagutzen diren Pastorala eta Maskaradez gain, bestelako ekitaldi kulturalak ere badira nahiz eta osoki euskaraz ez izan.
Horra beraz, arrakastatsua izateko eragile guzi hauen elkarlanean oinarrituko da ezinbestez, euskararen berreskuratze eta normalitzatze prozesua Xiberoan. Izan ere, iraupen luzeko lasterketa hontan, giza talde desberdinen artean zubiak eraikiz, militantziaren eragin esparrutik haratago eramanez, euskararen erakargarritasuna erdietsiko dugu eta honela emeki-emeki, gure mintzairaren geroa bermatuko.


Mercredi 20 janvier 2010 3 20 /01 /Jan /2010 12:17
- Publié dans : Euskaraz bizi! - Ecrire un commentaire - Voir les 0 commentaires
Retour à l'accueil

Egutegia

Février 2012
L M M J V S D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29        
<< < > >>

Présentation

  • : Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • Alda! : Enbata euskal astekari politkoan 50 aldiz urtean! Dans Enbata, hebdomadaire politique basque 50 fois par !
  • : abertzale alternatiba alternative écologique et sociale Politique
  • : "Alternatiba bezala eskaini behar den eredu politiko, sozial eta ekonomikoari buruzko eztabaida eta gogoetak indartu" "Alda veut renforcer le débat et la réflexion collective sur le modèle politique, social et économique à proposer comme alternative"
  • Partager ce blog
  • Retour à la page d'accueil
  • Contact

Recherche

Créer un blog gratuit sur over-blog.com - Contact - C.G.U. - Signaler un abus - Articles les plus commentés