Partager l'article ! Les DEMOralisateurs de la raison d’Etat: Ou, l’art et la manière de faire bouger les ...
Ou, l’art et la manière de faire bouger
les lignes dans l’opinion publique
Antton Hariñordoki eta Peio Etcheverry-ainchart demoekin elkarrizketa
Dix ans après leur naissance, les DEMO annoncent la fin de leurs activités. Alda! a rencontré deux DEMO, Antton et Peio, qui nous présentent le
mouvement DEMO, qui a été une véritable pépinière
de militants de la non-violence.
Zer dira Demoak?
Antton Hariñordoki: Demoak, "Demokrazia Euskal Herriarentzat" mugimendua, Ipar Euskal Herrian sortu da, 2000. urtearekin.
Bazuen zonbait urte Iparraldeko jendartearen gehiengoak adierazten zituen aldarrikapen politiko batzuk ez zirela entzunak botere publikoengandik, eta are guttiago gauzatuak. Aldarrikapen hauek
ondokoak dira:
* Euskararen irakaskuntzaren eta erabilpenaren garapenen aldeko hizkuntza politika eraginkor baten abian ezartzea botere publikoengandik, eta partikulazki elebitasunaren garatzea Ipar Euskal
Herriko administrazio guzietan.
* Ipar Euskal Herri mailako instituzio politiko baten eraikitzea, orduan denen gogoan zen Euskal Herri Departamendua sortuz.
* Euskal preso politikoen eskubideen errespetatzea (beren ahaideengandik hurbil diren espetxeetan izateko duten eskubidea bereziki), Frantzian eta Espanian indarrean diren legeek eta europar
legediak eta nazioarteko hitzarmenek bermatzen duten eskubidea.
Aldarrikapen demokratiko eta legitimo hauen gauzapen ezaren aitzinean, militante talde bat osatu zen, ideia nagusi batekin: mugimendu politiko aldarrikatzaile batek indar harreman bat eragiteko
ukan ditzazkeen bitarteko guzien artean, bat ez zen oraindik zinez erabilia izan Ipar Euskal Herrian: biolentzia-eza aktiboa.
Horrela, militante hauek mugimendua abian ezarri zuten, ekintza ikusgarriak burutuz, gehienak Iparraldean berean, bainan zonbait aldiz Pauen baita Parisen ere. Orotara, Demoek ehun ekintza baino
gehiago burutu dituzte (ikus 7.orria).
Preseski, zer da “biolentzia-eza aktiboa”?
Antton Hariñordoki: Gandhi, Luther King edo César Chávez-ek erabili dituzten egin moldeei jarraikiz, edo guregandik hurbilago diren Confédération Paysanne, Greenpeace baina baita
ere Euskal Herrian hainbat arlotan (euskara, laborantza, ekologia, antimilitarismoan…) talde ezberdinek erabilitakoei jarraikiz, ondokoak izan dira gure jardueraren oinarriak: ekintza ahal bezain
sinboliko, ikusgarri eta umoretsuak burutu, pairatzen ditugun injustizien gainera herritarren arreta ekartzeko.
Irabazteko, iritzi publikoa gure alde jarri behar dugu, eta horretarako:
* Helburu legitimoak, onargarriak, ulergarriak (gure aldekoa ez den jendarentzat ere) eta lortzeko posible direnak hautatu behar ditugu.
* Nahi badugu jendeak gure helburuak legitimotzat har ditzan, gure egin moldeek legitimoak izan behar dute.
* Ez dugu bortizkeriarik erabili behar, ez fisikorik, ez hitzezkorik. Bortizkeria erabiltzeak botereari mesede egiten dio, iritzi publikoaren aitzinean errepresioa justifikatzeko mementoan.
* Legea eta legitimitatea desberdindu behar dira: legea errespetatuko dugu, legitimitoa eta zuzena baldin bada. Legeak injustizia bermatzen duen heinean, legeari desobeditzeko prest gira.
DEMOek iritzi publikoaren bataila irabaztea lortu zuten, mugimendu abertzalearen kanpora ere.
Ezin uka Frantziako administrazioaren erantzuna oso gogorra izan dela, partikulazki SNCFarena, baina konbentziturik gaude DEMOEN mugimenduak hasierako indarrarekin segitu balu, administrazioak
nolabait amore emanen zuela, azkenean.
Lapurdiko Biltzarraren dokumentoak Pauetik eraman zituzten Demoek Euskal Herrian artxibategi bat sortu arte atxikiz. Baionan artxibategiaren eraikitzea, desobedientzia zibilaren garaipen bat ote
dea?
Peio Etcheverry-Ainchart: Bai eta ez. Afera oroitaraz dezagun. 2000an, Demo sortu zelarik, urte frango bazuen ikerlariek Ipar Euskal Herrian artxibategirik ez izatea deitoratzen zutela,
erantzunik lortu gabe. 1996-1997 aldera, Baionan artxibategi baten aldarrikapena geldirik egon zen, Maite Lafourcade bezalako jendeen kemena hatsanturik. Hara nun Demo heldu zen, aldarrikapena
bere gain hartuz eta Euskal departamenduaren aldeko dinamika orokorrari lotuz: lehenik historikoki Lapurdiko biltzarraren erregistro hortan departamendua jadanik eskatzen bai-tzuen, bigarrenik
instituzio hori lortuz ar-txibategia ere automatikoki lortuko baitzen. Holako paraleloa biziki interesgarria zen: aldarrikapen orokor batek deklinabide sektorialetarik baten inguruko dinamika bat
sortzen zuen, eta alderantziz azken honek aldarrikapen orokorraren aldeko mugimendua elika-tzen zuen, gainera era umoretsu eta herrikoi batez.
Hortan datza galdera honen erantzuna. Ekintzaren ondotik eta ekintzak eragin dituen hainbat ondorioei esker (auzia, adituen sustengua, etab.) artxibategiaren aldeko borroka berriz piztu da eta
azkenean artxibategiak bere ateak idekitzen ditu 2010. urte honetan, ekintza gertatu eta 10 urte geroago, kasik egunez egun! Demoen garaipena? Bai, segur, parte handi batean ekintza egin ez bazen
artxibategia ez zela sekulan sortuko pentsa daitekeelako, edo ez epe laburrean bederen. Demoen garaipen osoa? Uste dut umilagoak izan behar girela…
Agit-prop motako dinamika horiek ezin dituzte bakarrik maila handiko borrokak irabazi. Baina dudarik ez da mugimendu orokor eta herrikoi batekin uztarturik, abilki eramanik komunikazio eta
konbentzitze tresna ikaragarria izan daitekeela, artxibategia bezalako garaipenak erdiesteraino.
Artxiboen kasua, desobedientzia zibila erradikala eta eraginkorra dela erakusten duen borroka bat izan da...
Peio Etcheverry-Ainchart: Uste dut erradikaltasunaren kontzeptuarekin gaizki uler-tze bat badela ardura. Euskal Herrian bereziki, jendeak uste du erradikaltasuna eta bortizkeria
sinonimoak direla. Baina justuki ez da hala. Demoek beti erradikaltasuna bere egiazko zentzuan hartu dugu, hau da printzipio batzuk bururaino asumi-tzea eta beren gauzapena zinez lortzeko bide
eraginkorrenak bilatzea edo sustengatzea. Borroka armatua erradikala da lehen zentzu horretan, baina bigarrenean ez dakit, pentsatuz oinarritzen den helburuaren lortzeko kontraproduktibotzat har
daitekeelako. Dena den Demo ez da sekulan sortu borroka armatuari alternatiba bat sortzeko, beste bide bat jorratzeko baizik.
Galderari ihardesteko beraz, bai iduritzen zait Demok desobedizentzia zibila erradikala bezain eraginkorra den borroka bat dela erakutsi dugula. Demoek legetik kanpoko ekintzak burua agerian egin
ditugu gehienetan, mediatizazioa, polizien jarrera bortitza eta arrisku judizialak osorik asumituz, eta zinez uste dut eraginkorrak ginela, gure burua komunikazio tresna gisa hartzen genituela
oroitarazirik: Iparraldeko jende gehienari Demoen ausardia, umorea, ironia gustatzen zitzaizkion; kolpeen pean beren jarrera baketsua poliziaren kontra itzulikatu zen; eginmoldeak estimatuz,
aldarrikapenak hobe ulertarazten eta sustengarazten lagundu genuen. Hortan, iduritzen zait desobedientzia zibila borrokarik lanjerosena dela Estatu batendako, herriaren sustengua duelako. Eta ez
dea hau guztion helburua: herria gureganatzea?
LES DEMO ONT MENE PLUS DE 100 ACTIONS. VOICI LES PLUS CONNUES:
*Lehenbiziko ekintza 2000/01/06an iragan zen: Bi demo Baionako
presondiko murruaren gainean igan ziren banderola bat zabalduz. Azpian, beste hiruk “Démocratie pour le Pays Basque” tindatzen hasi ziren.
* Paueko kontseilu orokorrean Euskal herriko kontseilarai orokorrei dagozkien 21 kadirak eramaten zituzten Demoek. Bi asteren buruan 300 personako prozesio batek kadirak eraman zituen Baionan
eraikitzen ari ziren departamenduaren adarrera.
* Hamabost bat demok Lapurdiko biltzarraren artxiboak eraman zituzten (Euskal Herriarentzat departamendua sortzeko eskatzen duen 1789ko deliberazioa artxibo horretan dago). Artxiboak Euskal
Herrira ekarri zituzten, Euskal Herrian artxibategi bat sortu arte.
* Bide istripua antzeztu dute Pariseko La Santé presondegiaren aitzinean, auto bat irauliz eta tindu gorriko putzu batean etzanez, milaka kilometrotan sakabanatuak diren euskal presoen familiek
jasaten dituzten auto istripuen salatzeko, eta orokorkiago presoen sakabanaketaren ondorio guzien salatzeko.
* Maianaren soingainak askatu zituzten Ipar Euskal herriko hainbat herriko etxetatik.
* Demoak eta Zuzenak (Hego Euskal Herriko biolentziarik-gabeko taldea) Pariseko la Santé presondegiko murruaren gainean igan ziren. Ondoko urtean, gauza bertsua egin zuten Poissyko presondegiko
murruaren gainean.
* Ehunaka pertsona trenbidean ibili ziren Biarritzetik Baionaraino.
* Ehunaka pertsonak parte hartu zuten trenbidearen gainean egin zen mus txapelketan.
* Bi Demo, horietako bat Eugène Delacroix pintoreaz mozorroturik, Baionako geltokiko seinaletika elebiz jarri zuten.
* Presoen aldeko bazkari-mitina Mugerre-Elizaberrin, borroka armatua gaur egun Euskal Herrian kontra-produktiboa dela erraten duten Álvarez Santacristina, Pikabea, Gisasola eta Urrosolo presoen
mezua zabaldu zuten.
| Février 2012 | ||||||||||
| L | M | M | J | V | S | D | ||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||||||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | ||||
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | ||||
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | ||||
| 27 | 28 | 29 | ||||||||
|
||||||||||
Commentaires