
Miarritzen euskarak beste itsasargi bat!
Mizanbu Gaztetxeak, otsailaren 6an, antolatzen duen, Egunkariaren aldeko gaualditik aste batetara, Alda!
topatu da Antton, Ortzi, Elixa, Eba, Peio, Bixente, Uhaina eta Jon Miarritzeko Gaztetxeko kideekin.
Herritarrak gaztetxera, Gaztetxea herriko auzoetara, euskara eta Euskal Herria eguneroko ardura eta antolaketara izan dira besteak beste jorratutako
gaiak. Ahantzi gabe Egunkariaren sostenguz BABko gaztetxeetako 40-50 bat gaztekeraman duten elkarlanaren ezagutza egitea.
Mizanbu...
... edo “MIarritze ZANgotik BUrura”, Miarritzeko gaztetxeak bere egoitza badu duela 5 urte nahiz eta 10 urte hauetan ari diren Biarritzeko gazteak beren
hiriko gazteria euskal kulturari sensibilizatzen.
Alda!k topatutako gazteak, Gaztetxeko antolakuntza lanetan sartuak dira eta gehienak ikastolako ikasle ohiak.
Beren biltzeko xedeetan, Biarritzeko hirian, talde gisa antolatzeko gogoa, euskal giroa eta gazte bizia indartzeko helburua argi uzten
dituzte.
Noski, konduan hartuz hiritarren gehiengoak duen Euskal Herriaren ezagutza, gaztetxeko kideek argi dute beren helburu ainitzen lorpenak epe luzerakoak
direla, eta beren antolakuntza horren arabera ere egokitzen dute!
Herritarrak gure gana...
Gazte Asanblada moduan ari ziren garaian, elkarte ezberdinek partekatzen zuten gela bat erabiltzen zuten Biarritzeko gazte hauek, bizi gutti zuen ezker
pareta baten ondoan. Orain Gaztetxeak bere egoi-tza duenez, Skate Park eta Atabal musika eta kontzertu aretoaren ondoan, Mizanbu topa eta gurutzagune bilakatu da. Gaztetxeko kideek, beren
gaualdietara errextasun gehiagorekin gomitatzen dituzte Biarritzeko lagun edo ezagunak, zeren argi da Gazetxearen auzoak Biarritztar gazteentzat berez erakargarritasuna baduela.
Gazetxean 400 pertsonataraino bildu dituzten ekitaldiak antolatu dituzte, orain arte. Animazio ezberdinetan euskal filma emanaldia, mus txapelketa,
sustengu bazkariak edo gaualdi erraldoiak atxemaiten dira.
Hori guzia antolatzeko, asteburuetan, herritik kanpo ikasketak jarraitzen dituzten kideak berriz Miarritzera etortzen direlarik, Gaztetxeak bere
antolaketa bilkurak egiten ditu. Bilkura horietan euskara hizkuntza naturala da eta erdaldunak hor direlarik, frantsesezko itzulpen/laburpenak egiten dira.
... Gu jendearen gana, edo herriko auzoetara!
Gaztetxeko kide batzu Miarritzeko ihauterienzat elkarte ezberdinek (Mizanbu barne) eramaiten duten koordinazio lanan parte hartzen dute. Horrek
ahalbidetzen du ihauterietan euskara eta euskal kulturak beren presesentzia segurtatzea. Ber denboran, Miarritzeko elkarteen munduan, Gaztetxearen ezagutza haunditzen du.
Biarritzeko gaztetxeko kideek ohitura hartu dute ere beren hiriko auzo ezberdinetan animazio batzuren antolatzea: izan dadin futbol partida bat edo
pilota partida bat, aldi oro toki ezberdinean. Horrek ere euskara, euskal kultura eta bizia hiriko xoko guzietara eramaiteko balio du.
Mizanbu Pilota Cup horren adibide ona dugu .
Petriko auzoan antolatzen du Gaztetxeak. Auzo hori Biarritzeko auzo popular bat da, eta Gaztetxeak bertan esku huska txapelketa bat antolatzea eta
animatzea erabaki du.
Horrek erran nahi du, kirol ekitaldi bati esker, euskara eta euskal kultura biziaraziak direla auzo xume batean eta hiri osoko herritarrak gomitatuak
direla auzo horretara euskal kirol, kultur, hots giroaren bizitzera!
BABko Gaztetxeen elkarlana!
BABan gazte euskaldunak gehienetan ikasketen bidez naturalki harremanetan dira.
Ondorioz informazio trukakteta haien artean haundia da eta bakotxak bere hiriko gaztetxean auzoko berrien emaiteko gaitasuna du. Horrek BABko gaztetxeen
arteko komunikazioa eta elkarlana errexten du.
Momentokotz, Biarritzek duenez bakarrik bere egoitza, Baionako eta Angeluko Gazte Asanbladek Biarritzeko Gaztetxean antolatzen dituzte ekintza
bateratuak.
Aurten, Egunkariaren aldeko kanpaina helburu zehatza bat bezala kontsideratua izan da 3 Gaztetxeen arteko elkarlana sakontzeko. Ondorioz antolaketa
bilkura batzu eginak izan dira 3 herrietako gazteen artean. Kanpaina berezi horrek 3 hirietako 40-50 gazte mobilizatu ditu eta komunikazio iturri frango erabiliak izan dira: afitxak et traktak
kontzertu guneetan, ikastetxeetan, emailak eta facebook-a (Mizanbu-k ia 1000 lagun ditu), irratietako soinu deiak, etab.
Ez da dudarik, Egunkariaren aldeko elkarlan giro aberats horrek fruituak ekarriko dituela, otsailaren 6etik haratago ere!
Mercredi 3 février 2010
3
03
/02
/2010
09:49
-
Publié dans : Mouvement de jeunes thématique-Tokiko mugimenduak
0
-
Recommander
Commentaires